Eskultoreak

Vicario Merino, José Luis

Eskultore garaikidea. Torrelavegan jaioa (Kantabria, 1966).

Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean 1992an eta doktoregoa eskuratu zuen unibertsitate berean 1999an. Bere prestakuntza sakontzeko graduondokoa burutu zuen Dusseldorfeko Kunst Akademie izenekoan (1993) Toni Craggekin, eta hainbat ikastaro egin zituen New Yorkeko Parsons School of Design eskolan (1999), Espainiako Akademian (Erroma, 2002) eta New Corkeko Hispanic Society of America elkartean (2002).

Horrez gain, hainbat sari eta beka jaso ditu, esate baterako, Santanderreko Marcelino Botin Fundazioak ematen duen beka (1998), Ohorezko Aipamena Pilar Juncosa eta Joan Miro Fundazioaren Nazioarteko Sarian (2000) eta Lehen Saria Caja Madridek antolatzen duen Escultura Generación izenekoan (2002).

Erakusketa kolektibo askotan parte hartu du. Honatx bere bakarkako erakusketak:

  1. Ich habe einen Vogel, intervención en Alexanderplatz. Berlín, 1993
  2. La siesta del obrero joven. La Fundición. Bilbo, 1995
  3. Drop. Siboney Galeria. Santander, 1996
  4. Grande, grande, grande. Basauriko Kulturetxea, 1997
  5. Cher Cicerón. Espai Lucas. Valentzia, 1998
  6. Un cascabel en la tormenta. Cleopátrida. Bilbo, 1998
  7. Dinámica Malabar. Diario Levante Klub-eko Aretoa. Valentzia, 1998
  8. La Kinkibaus. Siboney Galeria. Santander, 1999
  9. Borken Urtz. Trayecto Galeria. Gasteiz, 1999
  10. Tramoya con colibrí. Espai Lucas. Valentzia, 2000
  11. Cabalgar el Huracán. Espai Lucas. Valentzia, 2002
  12. Acróbata Furtivo. Palacete del Embarcadero. Santander, 2003
  13. El francotirador. el parapeto y el viento, Vacío 9. Madril, 2004
  14. Tino. KB Gallery. Santander, 2005
  15. El tercer gesto. Del Sol Galeria. Santander, 2006
  16. Totemlaxis. Barjola Museoa. Gijón, 2006
  17. Bisgüi. Vacío 9. Madril, 2006
  18. Certeza en la niebla. Santander-eko Arte Ederretako Museoa, 2008
  19. Soporte del Foramontano. Santander-eko Arte Ederretako Museoa, 2009
  20. Tripas y Guirnaldas. Espacio Marzana Galeria. Bilbo. 2009
  21. Ocultan y revelan. Del Sol Galeria. Santander, 2011

Jose Luis Vicarioren lanak ikus daitezke Gazteria Institutuan, Kanpo Arazoetako Ministerioan, Coca Cola Fundazioan eta Caja Madrid kutxaren Bilduman (Madril). Santanderren ere bada haren lanik, Kantabriako Gobernuaren Arte Garaikidearen Norte Bilduman, Arte Ederretako Museoan eta Marcelino Botin Fundazioaren Bilduman. Valentzian, berriz, Club Diario Levante klubaren Bilduman eta Cañada Blanch Fundazioaren Bilduman. Gasteizen ere ikus daiteke, Artium Museoan.