Sendagileak

Viar Bayo, Juan

Bilbon 1896ko azaroaren 12an jaiotako mediku bizkaitar gailena. Bilbon hil zen 1978an.

Madrilen ikasten du. Bilboko Ospitale Zibileko Barruko Medikuen I Batzarraren Batzorde Antolatzaileko Lehendakaria (1929). 1932an lehiaketaz Basurtuko (Bilbo) Ospitale Zibileko Klinika Medikoaren Arduradun lanpostua irabazten du. 1936an Euskal Unibertsitateko Medikuntza Fakultatearen bultzatzaileetariko bat izan zen. Basurtu bertan behera utzi behar izan zuen Bilbo erortzean (ANV-ko kide izatearren) prozesatua eta kondenatua izatean. Bruselan (1935) ospatutako "Congreso Internacional de Patología Digestiva", Boloniakoan (1952) eta ondorengo Parisen (1956), Londresen (1960), eta Pragan (1968) izandakoetan ere parte hartzen du. "XII Congreso de Patología Digestiva" lehendakaria izan da (Bilbo, 1972), Bilboko Zientzia Medikoen Akademiakoa (1969-1971) eta "1ª Semana de Antropología Vasca" (1970) izenekoarena ere.

1973an Digestio-Antropologiaren Espainiar Bazkunak emandako urrezko domina jasotzen du. Bere medikuntza arloko gaiei buruzko idazlanen egile dugu. Bere sendi ospetsuko kide batzuekin, hainbat narrazioren egile da.