Politikariak eta Kargu publikoak

Verdes Elorriaga, María Teresa

Euskal abertzale bizkaitar ospetsua, Bilbon 1907ko apirilaren 29an jaioa eta hiribildu berean 1959ko martxoaren 16an hila.

Emeterio Verdes Atxirika eta Manuela Elorriaga Mendietaren alaba, bere gaztarotik Emakume Abertzale Batzakoa izan zen. Bere hastapenetatik 1937tik aurrera jardun zuen euskal erresistentziako informazio sarean ibili zen, Burgosko Kapitania Nagusiaren eta Auditoriako agiritegietara sarbidea izan eta informazioa biltzearen arduraduna izanik. Beste gainerako sarearekin batera 1940an atxilotua da eta 1941ean heriotzara zigortua. Bere zigorra ordezkatuz (Vatikanoaren partaidetzaz) bere zigorra Madrilgo Ventas emakumeen espetxean 25 urteko espetxe zigorrera murriztu zitzaion. Askatasuna 1942ko apirilean lortu zuen, eta ordutik sendiko liburu-dendako bere lana euskal presoei laguntza ematearekin bateratzen du.