Kimikariak

Vera López, Vicente

Kimikaria, geografoa, idazlea eta bidaiaria, Salamancan 1855eko abuztuaren 15ean jaioa. Madrilen, 1934ko apirilaren 23an zendu zen.

Madrilgo Udaletxeko kimikaria izan zen, katedraduna eta espainiar hiriburuko Arbolazaintza eta Lorezaintza Eskolako zuzendaria izan zen. El Imparcial eta El Sol bezalako egunkarietan idazlea; aldizkari espezializatuetan argitaratutako gairik desberdinenei buruzko idazlanen egilea (geografia, fisika, kimika, iktiologia, agronomia...) da. Halaber, Francisco Carreras y Candik zuzendutako Geografía General del país Vasco-Navarroko Arabari dagokion alearen geografia atalaren egilea ere bada. Euskal Erria aldizkariaren lankidea.