Farmazialariak

Veïsse, Auguste

Nay-n 1855eko abenduaren 27an jaiotako Farmazialaria. Maulen (Zuberoa) jardun zuen 1880tik. "Conseil d'hygiène" eta "Inspecteur de la pharmacie"-eko Kidea. Mauleoneko zinegotzia izan zen eta ordezko bake epailea. "Société des pêcheurs de la ligne de Mauléon"eko Lehendakaria izan zen. Mauleonen Espainiako Kontsulordea izan zen XX. mende hasieran. Akademiako Ofiziala

Ik. "Basses-Pyrénées. Dictionnaire Biographique et Album", Dictionnaires Biographiques Départamentaux, Néauber et Cie Éd, Paris (s.d. > 1906).