Sendagileak

Usandizaga Soraluce, Manuel

Mediku gipuzkoarra, Donostian 1898an jaioa eta Bartzelonan 1982an zendua.

Ikasketak Madrilen eta Basurtuko bilbotar ospitalean egiten ditu, Obstetrizia eta Ginekologian espezializatuz. Carmelo Gil Ibarguengoitiaren ikaslea izan zen

Bere ezagutza eta esperientzia Berlinen, Vienan eta Estatu Batuetan zabaltzen ditu. Bere bizitza profesionala donostiar Sorospen Etxeko mediku bezala hasten du. 1929an Santanderreko Valdecilla Ospitaleko Ginekologia Zerbitzura igarotzen da, erizainen prestakuntzarako gune bat sortu eta horretarako Eskuliburu bat idatziz (1940). 1935ean bere espezialitateko katedra bat lortzen du Salamancako Unibertsitateko Medikuntza Fakultatean. Geroztik, Zaragozan, Valladoliden eta Bartzelonan katedra bera beteko du, azken hiriburuan erretirora arte jarduten jarraituz. Hiriburu katalanean Osasun Teknikari Laguntzaileen eskolako eta Ospitale Kliniko eta Lurraldeko zuzendaria ere izan zen. "F. Franco" osasun-hirian 1966an sortutako amatasun unitateko zuzendaria ere izan zen. Bere idatzitako lana oso garrantzitsua izan zen. Mario Cardia portugaldarrarekin batera "Acta Gynaecologica et Obstetrica Hispano-Lusitana" aldizkariaren sortzailea izan zen, 1968tik bere heriotzara arte zuzenduz. Historia de la Obstetricia y Ginecología en España (1944) eta Los Ruiz de Luzuriaga, eminentes médicos vascos ilustrados (Salamanca, 1964) bezalako idazlanen egilea izan zen. Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteko kidea.

Erref. Luis Sanchez Granjel: Diccionario Histórico de Médicos Vascos, Bilbo, 1993.