Albaitariak

Urquizu Errazquin, Pedro José Matías

Albaitari. Astigarragan jaioa, Errege aulkiaren eta Askatasunaren aldezpena egiteko borondatez gudarostean sartu zen armak hartuz, toki horretatik 1835eko azaroaren 28an irten eta Leganeseko biltegian erroldatu eta Nafarroako Gudara igarotzeko. Hori zela eta, Patologia ikasturtea joan egin zitzaion eta Egokiaren zentsura eman zitzaion eta Kirurgian egin zizkioten itaun desberdinengatik Bitarteko zentsura ezartzea erabaki zuten; zegokion Irakasle Albaitari titulua behin betiko Babeslearen Aginduz, Carlos Risueño, 1835eko azaroaren 13an eman zitzaion. 1837ko urtarrilaren 31ko Errege Aginduaren arabera, Obusen Bateria batetako 2. Mariskal bezala izendatua izan zen

Erreferentzia. 1816tik 1833ra bitarteko Ikasturteetako Matrikulen 2. Liburua; 428 orr; Madrilgo Albaitari Fakultateko Idazkaritzako Artxibategia.