Literatoak

Urquijo Ybarra, Julio

Errepublika aldarrikatu zenean, Gipuzkoan Gorteetako Diputatu izendatu zuen Katolikoek eta Foruzaleek osatutako koalizioak, 1931ko ekainean.

Elizaren pribilegioak defendatu zituen sutsuki , hala eta guztiz ere, garai errepublikanoa oso gatazkatsua izan arren, alde batekoak zein bestekoak hartu zituen amultsutasun eta interes bera azalduz; izan ere, Justo Garatek esan zuenez "tratu aparteko zalduna zen, sakontasun handikoa, eszeptizismo naturala zuena, zolitasun paregabea zuen, sen on itzela, eta, batez ere, oso gizatiarra zen". Hori horrela izanik, Ciriquiain Gaiztarrok bete-betean asmatu zuen bere Donostiako etxeari buruz "euskal tradizioaren Sancta Sanctorum bat" zela eta Urquijo "bertako apaiz gorena" zela esan zuenean.