Literatoak

Urquijo Ybarra, Julio

Lehen Mundu Gerra amaitzean, agian, Alemaniaren aldeko jarrera gatazkatsuak eraginda (Alemaniako jakintsuekin harreman garrantzitsuak izan zituen) Donibane Lohitzune utzi eta Donostira jo zuen.

Eusko Ikaskuntza (EI) sortu zuen taldean izan zen 1918an, eta urte hartan Oñatiko Kongresu ezagunean hitzaldi dokumentatu bat eman zuen. Bere jarduera EI (1923-33 bitartean Hizkuntza Saileko batzordekide izan zen, 1922an EIren eskuetan utzi zuen Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkariko zuzendari, 1933az geroztik Literaturako batzordekide) eta Euskaltzaindiaren inguruan garatu zen beti.

Urte haietakoa da Mellarekin izandako tira-bira. Horren ondorioz, Jaimeren aldeko agertu zen eta Jaime jaunak Galarazitako Legitimitateko Zaldun izendatu zuen. Bere irmotasun gatazkatsuaren eraginez, beranduago (1924) Peñafloridako Kondearen ortodoxia ideologikoaren alde agertu zen. Ortodoxia haren aurka zeuden Menendez Pelayo eta Gasteizko Gotzaina, M. Nuñez.

Zientziaren esparruan egindako lanak ordaina jaso zuen, izan ere, Meyer-Lübke euskalaria aurkezle zela, Bonneko Unibertsitateko Honoris Causa Doktore (1924) eta Real Academia de la Lengua Españolako kide (Hizkuntza Erregionaletako Sailean) izendatu zuten (1927; 1929an hartu zuen kargua). Azken hori Primo de Riverak esleitzen zien berak burututako diktaduran zapalkuntza jaso zuten herrialdeei. Bere sarrera-hitzaldian euskarak beste hizkuntza batzuekin zuen harremanari (balizkoa edo benetakoa) buruz hitz egin zuen. Urquijo euskararen ordezkari izan zen korporazio horretan, hil artean.