Literatoak

Urquijo Ybarra, Julio

Bilboko Institutuan egin zuen batxilergoa eta Deustun Zuzenbide ikasketak egin zituen. Handik Salamancara jo zuen doktoregoa egiteko (1887-1892).

Hizkuntzalaritzako zaletasuna berehala esnatu zitzaion; izan ere, Aita Arana eta Resurrección Mª de Azkue zituen irakasle, azken hori, Ybarra eta Urquijo familietako kapilau izan zen. Volapük gogoko zuen oso eta Konils Volapükik edo Ipuin Volapukistak izeneko liburu bat idatzi zuen. Gerora, arlo horretan ikasketak utzi egin zituen, Aita Cejador, ere maisuaren teoriek asebete ez zutelako.

Kirolzalea zen eta Espainiako lehenengo autoetako bat izan zuen eskuetan. 1894an Vicenta de Olazabalekin ezkondu zen Donibane Lohitzuneko "Urkixo baita" jauretxera.

Karlista izanik, 1903an Gorteetarako Diputatu izendatu zuten.