Kontzeptua

Txirula

Txirula txistua baino motzagoa da eta horren eraginez tonu agudoagoa ematen du, hiru tonu eta erdi agudoagoa (gehienak gutxi gora-behera Do tonuan afinatuta daude)

Alde batetik bere egitura eta bestetik bere afinazio agudoak txirulak hots berezia eta bizia izatea eragiten dute (askotan nota baten bi harmoniko batera entzuten dira) eta plazan edo dantza gunean beste soinu-tresnen gainetik bere hotsa entzuterik izaten da.

Txirularen hedadura zortzidun bat gehi bostun batekoa da. Txirulariek ez dute erabiltzen flautaren tutuak ematen duen "fundamentala" eta lehen harmonikoen arteko tartea.