Kontzeptua

Txerreroa (2002ko bertsioa)

Zuberoako maskarada gorriko pertsonaia zaldi-zurdazko erratza astintzen duena. Gerrian ezkilak edo txilinak izaten ditu eta garai batean galtzerdi zuri bat eta gorri bat janzten zituen.