Kontzeptua

Herrilurrak

Ondare hauek denon arte erabiltzeko herrien eskubidea bermatzen duten dokumentazio historikoan sakonduz, eta nahiz eta hutsune handiak egon, abia puntu bezala onartu behar da kasu zehatz bakoitzak ustezko jatorri desberdinak dituela, naiz eta zenbait oinarri guztienak izan, ez dago herri-lurrentzat azalpen bakarrik, egin diren ikerketetan ondorioztatu den bezala. Horrengatik, ereduari sustrai bakarra bilatu nahi izan direnean, antzinatasun protohistoriako  lurraren jabetza bateratua eta berdintasunezko gizarte taldeak  aipatuz, erredukzionismo erretorikoan erortzeko arriskua dago eta, gutxienez,  gertaberritze historiko saiatzen den lan intelektualean baino gehiago oinarritzen dena erromantizismo zantzuak dituen idealizazio ez-askiesgarrian (Nieto, 1964).

Egiaztatu daitezken datuak ikusita, orduan eta argudio gutxiago daude era koherentean  Erdi Aroko, eta aurreko, gure herri eta auzoetan, zeinetan sortu eta bilakatu ziren herri-lurrak, lur-eremuei dagozkion eman ziren bi joera hain desberdinak  lotzeko. Gure ikuspegitik, esparru zehatz bat herri-lurrez aitortzeko eta mugarritzeko ezinbestekoa da, alde batetik konplexutasun minimo bat duen gizarte antolakuntza, bai eremuaren erabilera bai kontrolari dagokionez; era berean, gogo onez edo gogo txarrez onartua den, nolabaiteko antolamendu politiko edo administratiboa badagoela adierazten du eta, kontzeptu moduan, herri-lurrak beste jabetza motetatik bereizteko asmoa azaltzen du, norberaren lur saila, askotan nekazaritzari lotuta dagoena, aurreko eta jarraia den lan ekarpena- luberritzea, ereintza, jorratzea- derrigortzen duen heinean badirudi norberaren eskubideen aitortza eskatzen duela edo eta luberritutako eta landutako  esparruaren pribatizazioa; baldintza honek ez du bat egiten, aro honen lehen mendetan euskal lurretan bizi ziren eta bizi-iraupeneko lanak egiten zituzten, artzain taldeek lurrarekiko  izango zuten jarrerekin. Ezin espera daiteke taldeak bere ingurumenarekin zuen harremana jabetza hitzarekin azaldua izatea; gehienez, berezi gabeko okupazio, eta nolabaiteko esklusibotasun zantzua bere erabileran.

Herri-lurren abiapunturako beharrezkoak diren baldintza edo betekizunak  poliki-poliki sortuko dira, gutxienez Arabako zati batean, IX eta X. mendetan, ziurrenik etenak ehunki honen amaieran eta adore gogorragoarekin ekinak hurrengoak, orduan eta handiago zen esparruan J.A. Garcia de Cortazarrek (1980) alde guzietatik sinesgarria den argudioa ontzat ematen badugu; aipatutako adituaren arabera, XI. mendearen hasierako Arabako dokumentazioak eta hein txikiagoan Bizkaikoak “ Berrantolaketa, hierarkizazio, eremuaren jabetzaren… hainbat saiakeraren zantzu nabarmenak agirikoak dira… bere hasierako okupazioko eta antolamenduaren itxurazko naturaltasuna, probintzia barruko eta kanpoko, boteren lotura zehatzak ordezkatuko dute,  orduan eta agirikoa den aginte jarduerara ohituz”.

Bere hipotesiaren arabera (1984) Bizkaian XI eta XII mendetan lurraren erabileraren banakotasun maila oso baxua zen  oraindik “abeltzaintza ia jarduera bakarra izaten jarraitzen zuenaren adierazle, ez da gai sailen jabetza zehatzaren zentzua sortzeko …eta, agian, su-nekazaritza hedatuaren erabilerak lagunduko hau azaltzen, eta sendia taldetik kanpoko onuradunentzat eremua banatzeko ezintasuna ere”.

Gipuzkoarentzat, eremu antolakuntza desberdina jarraitzen duenak- eta hobeto jakina E. Barrenak (1989) egindako ikerketei esker- une hau baita ere berandukoa izango litzateke; artzain gizartearen sedentarismoa, berezko leku txikiagoko- ibarretan- gizarte taldetan zatitzea eta leinuko buruzagien jauntxotzea XI eta XII. mendetan gertatuko zen, baino azken mende honetan oraindik esparruaren aldaketa txikia da zeren eta “ XII. mende arte gipuzkoar gizarteak bere arbaso barduliarrak erabilitako eremu antolakuntza ber-bera mantentzen du”, kulturalki erabat zaharkitua den gunean. Erdi Aroko Nafarroei dagokionez, baldintza hauek mende batzuk lehenago eman zitekeen, erromanizazioari esker; hala ere Erromak ezarritako egitura politiko, gizartekoak eta ekonomikoen hondoratzeak (Lacarra, 1981) bostgarren ehunkiren ondoren baserriratzea eta antzinako eratara itzultzea bultzatu zuen. Harrezkero, Pirinioetako ardatzaren bi aldetako mendi esparruak bizirik iraungo du artzain ekonomiari gogor eutsita  denborarekin bere eragin eremua finkatzera jo zuten taldetan, bitartean eremu nekazariak herri eta auzo sare nahiko trinkoa baten garapena ezagutzen du, hein batean erromatarren substratuaz  eta musulmanen nagusitasuna medio, zeinen kokatzea sinesgarritasun osoz X. mendearen amaieran eta XI. hasieran bukatu zen, eta ordurako antolakuntza politiko tinko baten jabe, eta Araba eta Gipuzkoako ondoko lurren antolaketan hedatze indarra lez jokatzeko gauza zena. Gisa eta era honetara apurka-apurka herri-lurren  egiturazko esparru eta kronologikoa diseinatuta geratu ziren.

Hiribilduen sormena sustatzen duten hiri gutunetan XI. mendearen amaieratik XIV. mendea arte (Arguedas 1092 urtean eta Urretxu, 1383ean, adierazten dituzte hiribilduen sormenaren muga kronologikoak) mugak indartzeko, menperatutako lurrak birjendeztatzeko, lurraldeko kontrola hobetu edo “porque habemos de poblar la nuestra tierra e porque sean acrescentados los pobladores de ella (Legutioko Forua, 1333, G. Martinez Diez, 1974) (3) dago sortzaileak   biztanleei emandako lurren testigantza dokumentala eta herri-lurren aipatze zehatza, honen antzeko esapideekin “que los vecinos y moradores-Zuia- hayades.. los términos de los montes y exidos por cercar y labrar y pacer y usar dallo así como nuestro mismo” (4)  norberaren soroetatik berezita “Y otrosi que usedes en las vuestras heredades que tuvieredes en los dichos lugares…y vos aprovechedes dellos ansi como de antes haziades” (5).  Berariazko emakida (Arguedaseko foruan, adibide… “dó a vos, todos los pobladores que viniestes é que, de oy adelant, vinieren a Arguedas poblar”(6) ustiatze erak nabarmenki aitatuz (“la caza e madera que tayllades a vuestros huebos. Et leynna é carbón, et yerbas á vuestros ganados. Et que podades escaliar en la dicha Bardena”)(7) oro har barrutiaren muga geografiko eta eskumenezkoa lotuta dago ( Guardiako forua-1164- “del soto de Enego Galindez intro sedendo cum suo termino, eta Uncina intro sedendo usque ad Lagral, totum regale usque ad Buradon et medio Hebro in hac part” (8)- Martínez Díez, 1974) eta udal autonomoen definizioa administrazio edo autogobernuko onurekin, naiz eta hauek ez diren azaltzen Gatzagako hiriari emandakoan, lehen tokiko foru arabarra. Tokiko foruetan ez da lekuaren antolaketa era berri bat asmatzen, noski, izatekotan, uste dugu lurra sailkatze prozesuan gertatzen ari denari onarpen ofiziala ematen zaiola zeren eta testu bakoitza erabilerazko jabetzaren baieztatzea da: jabetza hau, izan ere, lur laua osatzen duten auzo eta hirietako herritar eta biztanle guztien, hiribilduen  biztanle antzinakoek zein berriek,  behar arrunten erantzunaren antzeko zerbait da, hain zuzen ere erakunde hauetako askok  hiribilduen agindupean jartzean “hobeto defendatuak izateko”, arreta handia jarriko dute bere berezko sailak mugarritzerakoan, erregimen berrian sartu baino lehenago bazituztenak. Herri-lurrak lortzeko beste era erregeak jada sortutako erakundeei  aitortutako emakidak, errege ondarekoak (monasterio eta elizekin ere egiten zuten, edo gizabanakoekin) sari gisara edo egindako lanen truke. Errege Bardea hainbat herri edo erakundeei emandako hurrenez hurrengo emakiden eredu ezin hobea da, zenbait Erronkari edo Zaraitzu bezala geografikoki oso urruti jasotako landetatik. Kasu hauetan arrunta zen erregeak beretzat jasotzea zenbait eskubide edo erabiltzeagatik ordaintzen zen zergen zati bat (Yanguas y Miranda, J. Montes)- bostena, adibide mendietan sartzen zen abereen bostena, naiz eta, denborak aurrera egin hala zerga hauek betirako berrerosiak izan ziren onuradun erakundeen eskutik.

Batzuetan mendi zehatz baten jabetza udal bat edo gehiagoen eskuetan egotearen oinarria erosketa bat da, ez Koroari egina baizik eta legezko jabetza zuen pertsonarekin; kasu hau izan zen Enirioko Batasuna eta gipuzkoar Partzuergoen jatorria, Fernan Perezi, Aiarako jauna,  erosiak zeinek errege emaitzaz zituen. Zelai hauek orokorrean udal mugetatik at geratu ziren, Koroaren ondareren parte izanik eta jabetza barik, inguru herriak erabiliak zeintzuk aukera dutenean erostea erabakitzen dute (Urzainki A., 1991). Azkenik laugarren hipotesi bat aipatu dezakegu zenbait udal lur, egun herri-lur modura erabiliak izan ala ez, zuritzeko; herri askok, baiki, bere ondarearen zati bat gutxienez zuritu dezakete garai bateko erkidegoak desegin eta osatzen zuten herrien artean zelaia banatuz lortu zutela esanez, Nafarroko antzinako Burundako erkidegoan gertatu zen bezalaxe 6 herri asketan banatu zenean 1841ean, edo Pirinioetako ipar isuriko antzinako erakundeen ezabatzearen ondoren 1789ean,udala oinarria duten erakundeei bidea emanez.

Batzuetan ezabatzea garai bateko menditako erakundeei eragin die eta ondorioa, neurri batean, berdintsua da: adibidez, hori da  EL Cierzo mendi nafarren kasua, 28.000 Hako hedadura, 1901ean zatitua eta banatua udal partaideen artean. Baino era hau benetan bere historiaren zati bat bezala hartu beharko litzateke, zeren eta, berez, aipatutako errege emakida sistema jarraituko zen (gutxienez Tuterako  azienden onurako erabileran parte hartzeari dagokionez, dokumentuetan ikusi daitekeen bezala), 1655ean jarraitu ziona erabateko erosketa 12.000 dukaten truke jabekide ziren 7 herrien artean bildutakoak. Ikusi daitekenez, kasuistika askotarikoa da eta egoera bakoitzean ñabardura bereziak azaltzen dira zeinen interpretazioak  interesdun alderdien artean arazo ugari sortu ditu. Askotarikoak dira baita ere  erabilera anitzeko sail hauetatik ateratako baliabideak, baita ere herri bakoitzak garatutako erak, denboran eta tokian, erabilera antolatzeko auzokideen interes batuaren eta ingurunearen gaitasunaren arabera. Banaka-banaka aipatzea ia ezinezkoa da, kontuan hartuta, barruti ekonomiko desberdinen arabera, apurka-apurka erabilera desberdineko sailetan antolatu zela: zuhaizti, herri-larreak, bazkalekuak, mendia, erresalbuak, bortuak, zatiak, ehiza debekatutako barrutiak, “casalenco”, iratze-lekuak, eskortak (9)… golde edo laneko azienda jasotzeko, ardi-azienda, abere handiak eta zerriak, bakoitzarena edo ororena (abere ustiatzea “cabañaje”  deritza eskumenari lotuta egon zitekeenak, arreta osoz prestatuak betirako kokatze edo nahigabeko  jabetzeak saihesteko) landarediaren baliabide guztiak profitatzeko: bazka (oa, lika, zuhaitzen fruituak) belarra, “cebara”, iratzeak, oteak, egurra, zura, milaka, espartzua, eta bestelako mozkin naturalak, lastoa eta eskortetako ximaurra, norberaren erabilerako zuhaitzak landatzea, ura, ehiza, arrantza, harriak, igeltsua, karea, elurra… lortzeko edo auzokideak lantzeko  zortetan edo sailetan banatu; eta guzti hori lokabe eta doa edo herrikoa izanik sari bat ordainduz eta, batzuetan, alokairuan edo enkantean salduta baliabidea udalak edo bilkura administratzaileak horrela erabakitzen zuenean. Maiztertza horiek eta, orokorrean soberako baliabideekin errentak lortzeak herri-lurretan norberaren ondasunak sortzea ekarri zuen, udalak, comunitas civiumenetik (10) desberdina den bere nortasuna lortzen zuen heinean sendotuz joan zena, izaera honetatik auzokide oro, herri-lurren lehen eta benetako jabea, ordeztuko ditu (A. Nieto, 1964).

Herri-lurren jardute eta ororen jabego formulak eskumen liberalaren ikuspegiarekin talka egin zuen, zeinek norberaren jabetza lehenetsi eta lurrarekiko norberaren interesi, demografia presioari, udal askoren porrota sustatu zuten gerrak eragindako egora politiko-belikoei lotuta  herri-lurren amaiera bultzatzeko  beharrezkoak ziren  legezko eta zuzenbidezko baliabideak sortu zituen. Gerrak, napoleonikoak lehen, Konbentzio garaikoa, eta karlistak, azkenik pribatizazioen benetako katalizatzaileak izan ziren Gipuzkoa eta Bizkaian, non desamortizazio prozesua bereziki bortitza izan zen; ez horrela Araban ezta Nafarroan, zeren eta bertako Aldundiak, Foru Legera jota, salmentak menderatu zituen probintziako gobernuak gehiengoa zuen Probintziako Elkarte baten bidez, 1862ean osatua; Elkartearen funtzionamendua gehiago oinarritu zen udal adierazitako asmoetan eta ez Madoz legearen esanetan, hau da, sailaren izaera pribatua edo ororena, horrela udal batek herri-lurrak salgai izendatzen zituenean, saldu egiten ziren inolako beste gogoetarik gabe (Gomez Chaparro, 1967).

Nahiz eta desamortizazio emaitzak ontzat jo behar diren Nafarroan, ostera esan beharra dago ondorio oso desberdinak  izan zituela eskualde batzuetatik besteetara, horrela aziendan oinarritutako ekonomia zuten mendi herrietan desamortizazioak ia ez zuen eraginik izan zeren salmentak saihestu zituzten legeak aurreikusita zituen salbuespenetara joz, Erriberan eta Nafarroako erdialdean egoera profitatu zen herrikoentzat garrantzizko gizarte betekizun jokatzen lurrak saltzeko, jabeak ez ziren herrikoak ordura arte ezinbesteko zuten euskarri ekonomikorik gabe utziz; eta hori nolabaiteko presio demografikoa nabaritzen den momentuan, nahiz eta zerbait arindu egoera ororen lurretatik sail batzuk ematean. Testuinguru honetan gertatu zen eskorten inguruan sortutako larrialdia. Herri askotan, herri-lurrak maila desberdinetan sailkatzen ziren: basoarte, berandu luberrituak eta zozketak banatuak herrikoen artean, eta mendia, bazkatzeko erabilia. A. Floristán Samanesek Tuterako Erriberako deskribatu duen bezala, azken alde hau, betidanik udal aziendarentzat erabilia, azkenean zatitan edo esparruetan banatu zen norberak erabiltzeko eta asko kanpoko abeltzainei alokatzeko, nolabait herri-lurren erabiletatik aldera batera geratuz; baino belarra eta ura alokatzen ziren, hau da eskorta (ikus 9. oharra), zeren eta horrela deitzen zuten erabilera eskubideko zati bakoitzak korta bat zuelako. Egoera honetan, Madoz Legea eta ondorengo luberritze grinak gauzak lasterragotu zituzten norberaren jabego ederren sormena sustatuz eta gizarte maila berri batena, eskortadunak, herri-lurrak urritzearen truke. Batzuetan salmentak lurraren jabetza osoa ematea suposatu zuten nahiz eta zenbait morrontza mantendu herrikoen onerako, denborarekin nagusi berriak berrerosi zituztenak; beste batzuetan korta bera “sensu stricton” bakarrik saldu zen, hau da belarra eta uraren gozamena, eta zelaiak luberrituak izan zirenean urte batzuren ostean, gatazka larriak piztu ziren, matxinada komuneroetan herriko borrokalarienak gauzatuak, bere eskumenen jakitunak, nagusi berri eta pribatizazioan parte hartu zuten guztien aurka. Herri batzuk berreskuratu zuten saldutakoa; beste batzuk, Foru Gobernuaren aholkupean, mantendutakoa herrikoen artean banatu zuten, eta ez gutxitan, betirako jabegoak bihurtu ziren. Ondare hauen historia ez da beti baketsua izan.