Fisikariak

Tejada Palacios, Javier

Fisikoa. 1948eko urtarrilaren 6an Castejonen (Nafarroa) jaioa, Bartzelonako Unibertsitateko Materia Kondentsatuaren Fisika Katedraduna eta UBX laborategiko zuzendaria.

1970ean Fisiketan Lizentzia lortu zuen eta 1975ean Fisiketan doktore maila lortu zuen.

Gaur egun (2009) hurrengo Erakundeetako kidea dugu: Fisiken Espainiar Real Sociedad, Fisiketako Societat Catalana, New Academy of Sciences and American Physical Society.

Bere lorpenik garrantzitsuenenak hurrengoak dira: a) magnetizazioaren tunel efektuaren lehen nabarmentasun esperimentala (1992), espinen tunel erresonantearen aurkikuntza (1996), espinen kuantikaren aurkikuntza (1999) eta sututze magnetiko kuantikoaren aurkikuntza (2006).

Bere irakaskuntza eta ikerkuntza ekimena honako unibertsitate hauetan garatu da: Municheko Technische Universität, Toulouseko Paul Sabatier, Birmingham eta Liverpool Britainia Handian, Illinoisko Urbana Champaign, Kaliforniako Berkeley eta San Diegon, Grenobleko CNRS, Nueva Yorkeko City University.

Science, Physical Review Letters, Physical ReviewB, Europhysics Letters, Applied Physics Letters o Nature Materials bezalako nazioarteko aldizkarietan 290 idazlan argitaratu ditu, eta idazlan horiei buruzko aipuak lau milatik gorakoak dira.Egunkari desberdinetan 250 idatzitik gora argitaratu ditu eta Nafarroako Egunkarian ohiko idazlea da. Hiru testu liburu idatzi ditu, Cambridge University Press (1998) eta Princetoneko Rinton Press (2006) argitaletxeak argitaratu dituztenak, eta ikerketa zentzu eta unibertsitate desberdinetan ehundik gorako nazioarteko hitzaldiak ematen joateko gonbiteak egin izan dizkiote.Javier Tejadak nazioarte eremuko 14 patentetik gora ditu, espainiar eta nazioarteko enpresekin elkarlanean lortutakoak hain zuzen.Hala ere, oinarrizko ikerketako 32 proiektu zuzendu ditu eta enpresekin ikerketa aplikatuko 20. Bestalde, 17 tesina eta 28 doktore tesia zuzendu ditu.

Jaso dituen sarien artean hauek nabarmentzen dira: Generalitat de Catalunyako Generalitatearen Narcís de Monturiol Domina (1994), Nueva Yorkeko City University of New Yorken (1996) Honoris Causa Doktoretza, International Award of Xerox Foundation (1998), Fellow of the American Physical Society (2000), "Salva i Campillo" Telekomunikazioen Saria (2000), Catalunyako Generalitatearen zientzia Saria (2001), Kulturaren Principe de Viana Saria (2006), Catalunyako Generalitateko ICREA Akademia (2009).