Kontzeptua

Sugaar (1997ko bertsioa)

Suge ar honek sarritan zeharkatzen du ortzia suzko igitai baten itxurapean ekaitzaren hurbiltasuna iragarriz. Gurasoei egindako obedientzi faltak zigortzen ditu. Azkoitian Maju deitzen diote, eta Mariren senarra dela eta ostiral arratsaldeetan hura orraztera joaten dela diote. Bizileku ezagunenak hauek ditu: Ataungo Kutzeberriko Agamunda eta Sugaarzulo, Dimako Balzola.