Kontzeptua

Sugaar

Barandiaranen Mitologia Hiztegia dugu albiste iturri nagusia. Honatx bertan aipatzen direnetariko garrantzitsuenak:

"Ataunen diotenez, Sugaarrek sarritan zeharkatzen du ortzia suzko igitai edo ilargi-erdi itxurapean. Bere igarotzeak ekaitza iragarri ohi du. Sugaarrek lurpean omen du egoitza, eta hainbat zuloetatik irten ohi da kanpora, esate baterako, Agamunda, Kurutzegorriko Sugaarzulo eta Arratetako Sugaarzulotik Ataunen, Uztegiko Balerdi mendiko zulotik, e.a. (...) Azkoiti inguruan Maju esaten diote, eta Mariren senartzat hartzen dute. Ostiralero joaten omen zaio bisitan, edota orraztera, Zarautzen esaten dutenez.( ...). Azkoitian diotenez, Maju Marirekin elkartzen denean, ekaitz beldurgarria lehertzen da bertan. Beteluko eskualdean berriz, Suarra esaten diote. Balerdi mendian bizi dela uste dute eta bertatik Elortalde mendira igarotzen dela. Su itxurapean ageri da, baina ez zangoak ez eta isipua ere, ez zaizkio ikusten ahal. Tximista moduko zerbait da. Jendeak deabrutzat hartu ohi du" (Barandiaran, 1972-73) (Itzulpen moldatua gazteleratik).