Literatoak

Serdan Aguirregaviria, Eulogio

1853an Gasteizen (Araba) jaiotako idazlea. Hiri berean hil zen 1929an.

Filosofia eta Letrak ikasten hasi zen Madrileko Universidad Centralean baina 1872an ikasketak utzi zituen karlisten tropetan sartzeko, kapitain izatera iritsi zelarik. Bigarren gerra amaitzean, 1876an, Frantziara joan zen. Urtebete beranduago, 1877an, itzuli zen eta Gasteizko gizartean barneratu zen berriro. 1892an latineko irakasle zen. Ondoren, hiru urte eman zituen Cuencako institutuko katedradun modura eta 1902an Gasteizko institutura jo zuen zeregin bera betetzera. 1923an erretiroa hartu zuen arte bete zuen eginkizun hori.

Kazetati gisa egindako lan eskergaz gain, hauek idatzi zituen: Biografía de Don Ramón Ortiz de Zárate, Gasteiz, 1888; La Cuestión Vascongada, Gasteiz, 1891, y Vitoria: El libro de la ciudad, Gasteiz, 1927 (2 liburuki).

Araba eta Gasteizko kronikari eta Hizkuntza eta Historiaren Errege Akademiako urgazle izendatu zuten. 1910-1912 bitartean Gasteizko alkate izan zen. Bere lanik garrantzitsuena Rincones de la historia historia de Álava da (1914-1924, 4 liburuki). Bertan askotariko dokumentu ugari jasotzen dira. 1927an Eusko Ikaskuntza Elkarteak Gerra Zibilen Erakusketa prestatzeko batzorderako hautatu zuen, baina Primo de Riverak debekatu egin zuen erakusketa. Orobat, artikulu asko idatzi zituen, besteak beste, hauetan: Vida Vasca, Ateneo, Euskal-Erria, El Heraldo Alavés, La Concordia, Euskalerriaren Alde eta Esfera.