Ingeniariak

Sendagorta y Aramburu, José Manuel de

Hegazkin-ingeniari bizkaitarra. Plentzia 1928ko martxoak 16 - ??, 1998ko irailak 22.

Euskal ingeniaritzaren historia ahalegina, asmamena edota adimenagatik nabarmendu ziren ohizkanpoko maila handidun pertsona ospetsuen adibideetan urria, baina gutxi batzuk besterik ez dute Jose Manuel Sendagortagatik esan daitekeenaz harrotzerik: industria-ingeniaritza, aske eta bikaina garatu zuela, kasu batzuetan ontzi- eta aeronautika-erronkei aurre egiteko bideak sortarazteak bere garaiko ingeniaritza proiekturik korapilatsuenetariko batzuen gauzatzea ekarriz.



Ontzien profila zehazteko informatika programetan oinarritutako sistema bezalakoek. Edo, beste ohikoago batzuk aipatzearren, Bilboko superportukoa, Sondikako aireportukoa, Bilbao-Behobia autopista edota Lemoizko Zentral Nuklearra; eta lanotan lankide izanagatik, Gregorio Lopez Bravo Industria Ministroa izan zenak honela aipatzen zuen: "azken belaunaldietako bizkaitarrik garrantzitsuenetako bat". Baten batek, Sendagortak, euskal ingeniaritzan XIX. mendetik aurrera Evaristo de Churrucak (1841-1917) edo Pablo de Alzolak (1841-1912) izan zuten egoera apartaren lehentasuna kendu egin zietela ere gehituko luke. Agian, askorentzako, hauek gehiegikeri besterik ez dira; baina ez gara hemen eztabaida horretan sartuko, zeren "mailakatze" horien ondorioetako bat funtsezkoena denetik askoz gehiago urrundu izatearena -eragotziz ere- izan da.

Filipinetan itsaso-negozioak zituen enpresa-gizonen seme eta iloba, (bere aitonak ontzi-ingeniaritza ikasi zuen Ingalaterran, Manilan sustraiak bota aurretik), Sendagorta bere aurretikoen adimena eta asmamena biltzeko gertu zegoen. Halere, "heziketa ibiltaria" izan zuen, lehendabizi Plentzian eta 1936tik aurrera Gasteizen batxiler ikasketen zati bat, Marianisten Ikastetxean, eginaz. 1940an bere ikasketak Madrilen berreskuratu zituen, bere sendia bertaratu egin baizen, eta bertako Aeronautika Ingeniaritza Eskolan -oraindik izaera militarduna- 1954an doktoretza lortuko du. Bere heziketatik seriotasuna eta diziplina izan zituen eta baita Saunders-Rae enpresa ingelesean aerodinamikari buruzko ikerketak ere.

Sendagortak izenpetu zuen lehendabiziko kontratua Espainian amerikar baseak eraikitzearen arduraduna zen AESB (Brown, Raymond & Walsh) konpainiarentzako lan egitea izan zen. Bere egotaldia urte betera iritsi ez zen arren, erabat emaitzatsua izan zen: amerikar ingeniariengandik, antolaketarako elkarren arteko komunikazioa eta proiektuak zuzentzeko era, gerora berak Sener enpresan "antolaketa matrizial" bezala erabiliko zuena, bereganatu zituen.

Bere ikasketa aro guztian zehar ikasle bikaina izan zenez, ikerketarako laguntza bat lortu zuen: tokia, Aeronautika Tekniketarako Nazio Institutua (ATNI). Bertan, beste batzuekin batera, eta Gregorio Millanen (1920-2004) zuzendaritzapean, hiru nazio-sari (euretariko bi, maila pertsonalean, "Francisco Franco" eta "Juan de la Cierva", konbustio laminarraren arloan egindako ekarpenengatik) "ekoiztu" zituzten konbustioarekiko ikerketak egin zituen. Baina harremanak ere ezarri izan zituen: aerodinamika eta propultsioan jakintsua zen eta berarekin Estatu Batuetara eraman nahi zuen Theodor von Karman (1881-1963) irakaslearekin harremanak izan zituen.

Hain zuzen ere, Sendagorta "munduko matematikako eta etorkizun-seneko adimen nagusietako bat" -ez gehiago eta ez gitxiago- zena esan zuen von Karmanek, Californiako Teknologia Institutura joateko gonbitea egin zion. Baina bere Enrique anaiak, ontzi-ingeniaria, Mecanica de la Peña enpresara bideratu nahi zuen, gerora Sener enpresara (Estatuko lehen ingeniaritza-enpresa; 1956an Alberto Erhardtek eta biak sortua) hurbil zezan; Jose Manuelek gelditzearen erabakia hartu zuen.

Senerreko zuzendaritzara sartu zeneko ondorengo hiru hamarrekoetan zehar (1961), Sendagortak energia-, paper-, findegi- eta petrokimika eta nukleo-enpresen ingeniaritza garatuz, prozesuetatik egitura eta xehetasunik txikienetara arte zihoazen industria-diseinu integraletan lan egin zuen. Bertan, ingeniari burujabe eta "eskarmentu handiko"ekin (Chechu Rivacoba, bere alter ego) izan zuen Sendagortak bere asmakizun-ahalmen guztia garatzeko aukera izan zuen tokia, espazio-aeronautika eta ontzi-ingeniaritzari buruzko arloetan berezitasunez nabarmena. Azken honetan, hain zuzen ere, 1963an Senerren arrakastarik nabarmenena izan zena lortzera iritsi zen (ontzi-arkitekturaren historiako urtekarietara igaroko zena alegia): ontzien krosko-irudiak zehazteko aitzindaria zen sistema baten garapena, FORAN sistema bezala ezagutua [Formas Analiticasen laburpena]. Berehala Senerrek, ohiko sistema intuitiboago eta ez informatikoen aurrean denboraren aldetik eta baita zehaztasunaren aldetik ere ontzi ingeniaritza irauli zuten informatika programa eta matematika moldeen bitartez, ontziak proiektatuz bere sistema Litton Systemsi (amerikar Aldezpenerako ontzien hornitzailea) aurkeztu zion. Sistemak sortu zuen interesaren lekuko 70eko hamarkadaren amaieran bere erabilera hamaika herritara hedatu izanak ematen digu; euren artean, ingeles, frantziar, japoniar eta sobietarrak zeuden.

Entzute gutxiagokoa, baina agian Euskal Herriarentzako garrantzitsuagoak izan ziren industria- eta komunikaziorako ingeniaritzak. 1967 eta 1970 artean, bere aro dirdiratsua, Senerrek lurzoru bizkaitarrean Bizkaiko fisonomia eratuz amaituko zuten lau proiektu bideratu zituen: " Bilbao-Behobia autopistaren bideragarritasun-txostena", bertan Sendagortak trafikoa, finantzaketa eta tarifak bezalako aldagaiak balioztatu zituen; "Bilboko superportua", bere ideia Sendagortarengandik sortua, azkenean Punta Luceroko kai-muturra eta findegiaren eraikuntza Petronorri esleitu bazitzaizkion ere (horrek, bere egileengan nahigabea eta haserrea sortuz); "Sondikako aireportuarekiko hautabidea", kostua eta eskariak bezalako faktoreak erabiliz; eta " Lemoizko zentral nuklearraren eraikuntza" lehiaketaz, Senerrek zeukan talde eta informatika teknologiagatik, irabazitakoa. Egia esan, Lemoizko proiektuak eta beste geroagoko likidotutako gasaren (Crinavis) garraio eta banaketarako batek ere porrotean amaitu zuten; eta beste hiru zentral nuklearretan parte hartuta zebilen Sener enpresa 70eko nuklearren aurkako presioak arrastaka eraman zuen, Euskadin, ETAren atentatuengatik areagotua izanez.

Jaso zituen arrakasta eta porrotak edota jasan zuen gizarte-presioak ez zioten eraginkortasunez lanean jarraitzerik eragotzi; izatez, petrolioaren nazioanitzeko industria batetan aurki dezakegu, baina baita Bilboko komunikabideei buruzko, gerora Metroa ondorioztatuko zen liburu orlegi bat (1974) eginaz ere. Hala ere, bere gairik begikoena espazio-aeronautika izan zen; berezitasunez, industria aeronautikoa. Sektore hau, Espainiako gobernuak agindu zion industria aeroespazialari buruzko eraberritze-plangintzaren baitan Liburu zuria (1965) izenekoaren gauzatzearen bitartez eragin erabakigarria izan zuen sektorea izan zen. Sektore hori, bere ahalegin guztiak espazio-aukerak - "espaziorik gabe, ezinezkoa da garapen iraunkorra", zioen Sendagortak kontratatutako lehen ingeniari aeronautikoa zen Álvaro Azcarragak- xurgatuko zizkion bide baten buru-belarri sartu izatera eraman zuen sektorea izan zen. Berea, ikuspegi ausart eta aitzindaria izan zen, Estatuan industria aeronautiko gutxi baitzegoen: bere Liburu zuriko funtsezko ideietariko bat ere, hau da, Europako Batasunaren esparruaren baitan, eta amerikarren lehiakortasunaren aurrean, eskariak optimizatu zitezen politika militarrak koordinatuz, "elkarte aeronautiko" bat eratzearena zen (Espainian estrategia horren lehenbiziko urratsa 1973an Airbusaren garapenean CASA enpresa publikoak -Sendagortak bultzatutakoa- parte hartu izatean gauzatu zen). Eta Senerrek, Kirunako (Suedia) jaurtiketetarako dorrea egiteko asmoa izanik, ordutik aurrera espainiar espazio-industriaren buru izan zen. Espazio-proiektuetan bere partaidetza ehundik gorakoa da. Behingoan diseinuaren eta gailugintzaren esparruan nazioarteko aitorpena lortu zuen. Diogunaren adierazgarri Ronald Reaganen gobernuak garatutako Defentsarako Estrategia Ekimenean lan egin zuen estatu-enpresa bakarra izan zen. Bere beste parte hartzeetariko batzuk hauek dira: Europar Espazio Agentziarako (EEA) taldeak; lehenbiziko europar espazio-laborategia (Spacelab); Hubble teleskopioaren fokatze-mekanismoa; eta Olympus, Hpparcos eta Eureka bezalako ESAko sateliteak.

Azken urteetan Sendagorta gehien erakarri zuen industria aeronautikoren zeinu bereizgarriena erreakzio-motorren industria bat eraikitzeko industria aeronautikoaren indarra aprobetxatu zezala. Proiektu hori arlo aeronautiko espainiarraren baztertutakoena zen adar baten beste herri batzuen proiektuetan txertatuz, hau da, nazioarteko ikuspegi batetik bakarrik baino ez zela egingarria uste zuen. Bere ideien hezurmamitzerik arrakastatsuena 1989an beste sozietate batzuekin batera Zamudioko Teknologia Parkean (beste enpresa bat Aljaviren ezarri zen) sortu zuen enpresa izan zen: ITP Turbo-propultsatzaileen Industria.

Francisco Echanove ingeniariak Sendagortari 2006an eskaini zion omenaldia zela eta, Gregorio Millanek zintzotasun handiz, lagun eta INTAko zuzendari bezala, Sendagortaren nolakotasun intelektualak adierazi zituen eta praktikan nola garatu zituen ere. Gogora ditzagun bere hitzok:

"Edozein proiektutatik abiatuta adimen-ikuspegi handiago batera iristeko joera eta erraztasun ikaragarri haiek berezkoak izan zituen beti Manuk. Ikuspegi horretatik, proiektuak errealitate bihurtuta izango zituen ondorioak hautematen zituen. Hala, abiapuntuan proiektu isolatu bat izanda, indukzio-prozesu zorrotzaren bidez, alboko proiektuz osatutako sistema bat taxutu zezakeen eta, proiektu horiek hain lotuta zeuden elkarrekin non, termino ekonomikoetan hitz eginda, proiektu horietako bat ezinezkoa edo bideraezina izango zen gainerakoen laguntzarik gabe. Zuhaitzez ezkutatutako basoa ikusteko gai zen, oztopoak kentzeko bidea ikusteko gai zen... baina, lehenik eta behin, kostuak aurrezteko gai zen." (Echanove, 2006:105).

Bere bizitzaren azkenera arte, Sendagortak FORAN sistemaren prestakuntzak hobetuz ekin zion, eta ontzien aitzinamenduari olatuak aurkezten dioten erresistentzia ondorioztatu zezakeen matematiketan oinarritutako teoria bat aurkitzen saiatu zen. Azken baten, "olatuen eraketaz" ziharduen teoria bat zen. Indarrak, hala ere, ez zioten lagun egin. Baina berak ez zuen bere helburua lor zezakeenaz sinesmenik galdu. 1986an Alzheimerrak jota, Journal of Ship Research ospetsuan 1988an argitaratu zen bere teoriagatik Ontzi Ingeniaritzari Ohorezko Saria eman zioten. Denborak, hain zuzen, berriro ere bere irudimen apartak arazoari aurrea hartu ziola erakutsi zuen.

(1988) "A Method for Calculating the Michel and Havelock Integrals." Journal of Ship Research, 32(1), 19-28, Jorge Grasesekin batera.

  • ECHANOVE, Francisco. Manu Sendagorta, 1928-1998: datos biográficos de D. José Manuel Sendagorta y Aramburu. Bilbao: Grafilur, 2006.
  • GÁNDARA, Alejandro. Sener: la historia de su tiempo, 1956-2006. Salamanca: Kadnios, 2006.
  • LÓPEZ SAINZ, Celia. Quién es quién en Vizcaya. Bilbao: La Gran Enciclopedia Vasca, 1975, 344.
  • LÓPEZ SAINZ, Celia. "Sener, más de 50 años de ingeniería naval en España." Rotación: Revista mensual de la industria naval, marítima y pesquera, 2007, 442, 19-22.