Pintoreak

Segui Arechavala, Mamerto

Bizkaitar margolaria, Bilbon jaio zen 1862ko azaroaren 2an, eta jaioterrian hil, 1908ko ekainaren 18an.

Madrilgo eta Bartzelonako Eskola ofizialetan ikasi zuen. Erromara maiz bidaiatu zuen. Margotu bitartean, 1891ean irakasle izan zen, hainbat eskola pribatutan eta institutu ofizialetan. 1887an, Marrazketa apaingarriko irakasle izendatu zuten Bilboko Arte eta Lanbide Eskolan, eta 1903an, Anselmo Gomez lankidearen eskolak bere gain hartu zituen -aldi batez-, artistak Aldundiko Jauregiaren sabaiak amaitu behar zituelako.

Erakusketa hauetan parte hartu zuen: Bizkaiko Probintzia Erakusketa (Bilbo, 1882) eta Arte Ederretako Erakusketa Nazionalak, 1884an, 1887an, 1890ean, 1897an eta 1901ean.

Sariak: Zilarrezko domina Bizkaiko Probintzia Erakusketan (1882), Zamacola dictando a sus escribientes obrarekin; Hirugarren domina Arte Ederretako Erakusketa Nazionalean (1884) Idilio izeneko koadroarekin eta Hirugarren domina Arte Ederretako Erakusketa Nazionalean La preferida mihisearekin. Obra nabarienak, aipatutakoaz gain: Campesinos italianos, Boda en Vizcaya, La cuna vacía, Despedida del reservista eta Un rincón de Vizcaya.

Informazio gehiago:  mamertosegui.wordpress.com