Eskultoreak

Sauras Viñuales, Javier

1944ko irailaren 23an Huescan jaiotako eskultorea.

Arte Ederretan lizentziatua Bartzelonako Unibertsitatean, eskultura katedraduna Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean (1971-1978), hezkuntza ikuskatzailea Hezkuntza eta Zientzia Ministerioan, Madrilen (1990-1993) eta irakasle Unibertsitate Konplutentseko Arte Ederren Fakultateko Eskultura Sailean.

Zura, burdina edo hormigoia landuz egin ditu bere lanak eta erakusketa bakarkako nahiz kolektibo ugaritan parte hartu du: Bartzelonako D'Art Nou Aretoan (1969), Barakaldoko Euskal Artearen Erakusketan (1971-1972, 1972-1973), Logroñoko Berrueta Galerian (1983), ARCO Azokan (1983-1985), Kultura Ministerioaren Bellas Artes-83 izeneko Erakusketa Nazionalean (1983), Zaragozako Pignatelli Jauregian (1984).

Halaber, berak egina da Bilboko EHUko Ikastetxe Nagusian dagoen Miguel de Unamunoren bustoa.

Eskultura-jardunarekin batera idazketan aritzen da eta arteari buruzko entsegu eta kritikak argitaratu ditu hedabide ezberdinetan.