Zinekoak

Santa Cruz apaiz gudaria

Jose Maria Tudurik bere gudu karlistei buruzko Karlistadaren kronika (1988) dokumentalaren ondoren egindako bigarren filma da. Angel Amigoren ekoizpena izan zuen eta 1990ean estreinatu zen. Tuduri oraingoan Santa Cruz apaizaren ibiliak birsortzeko alegiaren esparruari ekin dio.

Hernialdeko erretorea zela, karlisten zioaren alde jarri zen eta indar liberalei etengabe erasotzen zieten gudari-talde bat antolatu zuen. 1873an agintari liberalek bere buruari salneurria jarri zioten; bere garaiko berrogei mila erreal, diru kopuru oparoa, Santa Cruz zein puntutara arte arazo bat baino gehiago izatera iritsi zena erakustera zetorrena. Apaizak, harrapatzeko agindu honi umore handi eta zorrotzaren isla den beste bando batekin erantzun zuen: "Asko pozten naiz nire buruak hainbeste balio izanaz. Nire arrebak Tolosan txerri baten buruagatik hamalau erreal (handia izanik hamazortzi) ordaintzen ditu. Donostiako gobernatzailearen buruagatik ezin dezaket gehiagorik eskaini". Apaizaren partidak bere buruzagi fanatikoaren aginduei jarraituz bere guda-ekimen errukigabeekin izua eragin zuen eta azkenean karlisten tropentzako eurentzako ere arazoa izatera iritsi zen. Liberalek eta karlistek jazarria zela, Santa Cruzek Euskal Herritik ihes egin beharra izan zuen eta bere egunak Kolonbian misiolari lez eman zituen. Zinemagintzarako aukera nabarmenak dituen pertsonaia.

Izatez, filmaketan zehar Tudurik Hernialdeko erretore asaldatzailea beste euskal buruargi batekin, Lope de Aguirre, erkatu zuen. Tamalez, oraingoan Santa Cruz apaizari buruzko zinematografia hurbilketa honek zerikusi gutxi du Werner Herzogek Aguirre, la cólera de Dios (1972) filmean egindako Lope de Aguirrenarekin, Tuduriren begiradak oñatiar konkistatzaile ezilkorrari Herzogek eman zion garrantzi eta lirikotasun liluratu eta lazgarririk ez baititu. Tudurik film egoki baina planoa filmatzen du, apaiz gudariaren historiak eskaintzen zituen indarkeria- eta lirismo-aukera ikaragarriak barreiatuz. Ramon Bareak protagonista betekizuna garatu zuen. Baina ez zen aktore-zuzendari egokirik izan eta ezer gutxi egin zezakeen, bere talentua gorabehera, filmari zerbait interesgarria eransteko. Metraje guztian zehar goian aipatutako indarkeriaren tratamendu egokirik ezaz gain, gobernadoreari eskainitako bandoaren anekdota gogoratzean jada komentatutako umorearen aztarnarik txikiena ere ez da filmean zehar agertzen. Filma, estreinaldiaz geroztik, publikoaren artean ohartu gabe igaro zen.

  • Amigo, Ángel, Veinte años y un día, San Sebastián, Igeldo Komunikazioa-Communication, 2001, 221 orr.
  • Larrañaga, Koldo; Calvo, Enrique: Lo vasco en el cine (las películas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia/Filmoteca Vasca-Caja Vital Kutxa Fundazioa, 1997, 583 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: El cine del País Vasco: de Ama Lur (1968) a Airbag (1997), Donostia, Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos, Ikusgaiak-Cuadernos de Cinematografía, 3 zka., 1999, 407 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Los vascos y el séptimo arte. Diccionario enciclopédico de cineastas vascos, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2003, 351 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Secundarios vascos de primera, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2008, 272 or.
  • Roldán Larreta, Carlos: Secundarios vascos de primera 2, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2008, 311 or.
  • Roldán Larreta, Carlos: Secundarios vascos de primera 3, Donostia, Euskadiko Filmategia, 2008, 276 or.