Ikastolak

San Viator Ikastola. Arrasate

San Viator eskolaren historia 1938an hasi zen. Gerra ondoren hasi ziren Arrasaten San Viatorren Klerigoak, Gazteluondoko egoitzan. Hauek 1968an Arrasate Pasealekuan eskola berri bat ireki zuten. Baina 30 urte hauetan eskualdeko egoera asko aldatu zen, frankismoko aurreneko urtetan ez bezala, kooperatiben, euskararen eta euskalgintza inguruan zegoen mugimenduak indar handia hartzen ari zen eta olatu hori eskola honetara ere iritsi zen. Horrela 1980an San Viator Ikastetxea Ikastola bihurtu zen, aurrerantzean San Viator Ikastola deituko zen eta bere titularra Arrasateko San Viator Ikastetxeko Kooperatiba Elkartea (titularitatea 1984an aldatu zuen).

2000. urtean hausnartze eta adoste prozesu baten ondoren, Eskoriatzako Almen Ikastola eta Arrasateko San Frantzisko Xabier Ikastolak, San Viator Ikastolak eta Umezaintzak bigarren mailako Arizmendi Kooperatiba eratu zuten, 2003.urteaz geroztik juridikoki hezkuntza-enpresa bakar moduan dihardu. 2003ko otsailean lau kooperatibetako Batzar Nagusiak desegin eta Arizmendi Ikastola Lehen Mailako Kooperatiba bihurtu zen. Egungo Arizmendik hartu zuen lan guztien ardura. 2003ko irailaren 1etik Arizmendi da Leintz Bailarako ikastola kooperatiba bakarra.

  • AGIRRE, Paulo (2012). Ikastolak Gipuzkoan, datutegia. Argitaratu gabeko materiala.