Instrumentugilea

San Miguel Urcelay, Mariano

Instrumentista, editore eta konpositorea. Oñati (Gipuzkoa), 1879-12-08; Gasteiz, 1935-10-07.

Haurra zela Madrilera joan zen bizitzera eta bertako Errege Kontserbatorioan klarinetea eta harmonia ikasi zituen. Gazte zela Ingeniariako bandan sartu zen eta musikari ona zenez Errege Kapera, Alabardarien Banda, Kontzertuen Elkartea eta Madrileko Orkestra Sinfonikoan lan egiteko aukera izan zuen. Serrano maisuarekin konposizioa ikasi zuen. 1916an Harmonía aldizkaria sortu zuen, gero 1960 arte iraungo zuena. Bandei zuzenduriko mila partitura baino gehiago argitaratzeaz gain, bere orrietan Pablo Sorozabal, Jacinto Guerrero, Francisco Cales, Jose Subira edo Eduardo Lopez-Chavarri bezalakoek idatzitako artikulu teorikoak agertzen ziren. Musika klasikoko lanak transkribatzen ere lan izugarri egin zuen. Konpositore bezala bere musika samurra eta dotorea da, azpimarratzekoena Celedón obra delarik, Gasteizko jaietako nahitaezko kalejira.

  • SALABERRI, Sabin et al.: La Música en Álava. Caja Vital Kutxa Fundazioa, Gasteiz, 1997.
  • CASARES RODICIO, Emilio (zuz.): Diccionario de la Música Española e Hispanoamericana. Egile eta Editoreen Elkartea, Madril, 2000.