Albaitariak

Salazar Izarra, Vicente

Albaitari. Santiago eta Maria Antoniaren semea, Puentelarran jaio zen 1775eko urtarrilaren 28an; bere amaren aldetiko aitona Jose de Izarra zen, Espejon albaitaria zena. Madrilgo Albaitaritza Eskolan 1798ko urriaren 27an erroldatua, bere ikasketak 1803an bukatu zituen.