Politikariak eta Kargu publikoak

Sagarzazu Sagarzazu, Francisco

Gipuzkoarra, 1888ko otsailaren 24an Hondarribian jaioa. Hondarribiko alkatea 1925ean eta 1942tik 1958ra. 1915etik 1936ra El Bidasoa egunkaria zuzendu zuen. Irungo Arte eta Lanbide Eskolako irakasle, probintziako diputatu, Gorteetako prokuradore eta Gipuzkoako udalerrien ordezkari izan zen. Hondarribiko Seme Kutun izendatu zuten 1929an, eta hainbat goraipamen jaso zituen, besteak beste, Alfontso Jakitunaren Gurutzea eta Laneko Merezimenduaren Domina (1965). Azken honetan, bere jaioterriaren omenaldia jaso zuen. 1968an, busto bat eraiki zioten udaletxean.

Erref.: Portu, F.: Hondarribia... Hondarribia, 1989.