Kazetaria. Pueblan, 1926ko abuztuak 20an jaio zen. Guadalajaran, 2009ko martxoak 1ean zendu zen.
Jatorri euskalduneko kazetaria, Eusko Ikaskuntzako Euskonews aldizkariko kolaboratzailea izan zen.
Gorka Rosain Kosmopolita saileko kolaboratzailea zen 2003tik, eta 30 artikulutik gora idatzi zituen aldizkariarentzat. Bere artikuluak ez dira oharkabean pasa, eta gaur egun oraindik irakurtzen jarraitzen dira.
Carolina Aguilar-Lejarza Arzaterekin ezkondu zen eta 12 seme-alaba eduki zituzten. Gorkak, printzipio eta balore sendoak zeuzkan. Bizitza guztian zehar egon zen oso arro bere jatorriaz, izan ere, behin baino gehiagotan saiatu zen Guadalajaran euskal etxe bat sortzen. 1975ean scout talde bat sortu zuen eta milaka gazteri izaera-heziketan lagundu zien.