Argazkilariak

Quiroga Losada, Diego de

Santa Maria del Villarreko markesa. Argazkilari hau Madrilen jaio zen, 1880an, eta Donostian hil, 1976an.

Mendearen lehen erdialdean zehar, Nafarroako paisaiak eta errealitateak islatzera dedikatu zen, eta garai hartako argazkilari nagusienetako bat da.

Nafar geografia goitik behera ibili zuen, bizikletaz, motozikletaz eta autoz, eta Iberiar Penintsulako iparraldearen parte handi bat ere bai. Ezagunak dira oso Erronkariko almadia batean egindako zeharkaldian atera zituen argazkiak. Ezka ibaitik abiatu zen, eta Aragoi ibaian zeharkatu zuen, Ebroren bokalera iritsi arte, Tortosan.

Hainbat aldizkaritan parte hartu zuen, esaterako: Montes (1949), Reconstrucción (1942-1954), Vida Vasca (1949-1951) eta Oasis.1905 eta 1955 artean egindako argazkien bilduma Beunza familiaren jabetzapean dago, Zangozan. 1982an, Principe de Viana Erakundeak Quirogaren omenezko liburua argitaratu zuen: Fotografías de Navarra.Aldizkarietan argitaratutako argazkien artean, nabarmentzekoak dira: Del Valle del Roncal al "Mare Nostrum", Por la cuenca del río Oria abajo, Por las sierras de Aralar y Goñi a la Ribera de Navarra, Ríos del Pirineo Navarro, La Sierra de Urbasa, Santa María de Uxué, San Sebastián como centro de Turismo eta El Valle de Roncal y sus almadías.