Kontzeptua

Politika

Lurra planetan bizi garen hiru milioi pertsonak gure desira, itxaropen, ilusio eta nahimenekin begiratzen diogu errealitateari. Izan ere, gizakiari datxekion ezaugarririk bada, hori itxaropen mugagabeak izateko gaitasuna da. Baina, politikaren zentzua ulertu nahi badugu premisa errealistago bat izan behar dugu abiapuntu: dagoeneko ez gara Paradisuan bizi.