Kontzeptua

Piztuera-Igandea

Piztuera-igande moduan (edo Bazko zahar, Erresurrezio, Berpizkunde zein Pazko eguna) deritzogun egunak amaiera jartzen dio Pazkoaren asteari eta hasiera eman lorezko edo piztuera-pazkoari. Hau da, mundu kristauan eta, zehazkiago, mundu katolikoan, Kristoren urteroko piztuera berrituaz itxi ohi da oroimenezko dolua eta herriak alai eta bizipozez agertzen da, gizatalde osoa eguneroko bizimodura bueltatuz eta berrituz.