Elkarteak

Pirinioetako Lan-Komunitatea

Pirinioetako lan-komunitatea mugaz gaindiko lankidetzarako erakunde bat da, 1983an 8 kidek sortu zutena: Andorrako Estatuak, Frantziako 3 eskualdek (Akitania, Languedoc-Rosellón, Midi-Pyrénées) eta 4 Autonomia Erkidegok (Euskal Herria, Nafarroa, Aragoa eta Katalunia). 4 Batzorde baitaratzen ditu: Lan, Azpiegitura eta Komunikazioetakoa; Prestakuntza eta Garapen Teknologikokoa; Kultura, Prestakuntza eta Kiroletakoa; eta Garapen Iraunkorrekoa.

Erakundeko presidentetza bertako kideek betetzen dute alfabetoaren hurrenkeraz, 2 urteko iraunaldiz. 2006. urtera arte Interreg arloko eskuduntza izan du: txandako presidentetza zuen kidea Kudeaketarako Autoritate izendatzen zen, Interreg A programen Programaketa Bakarreko Agiria (PBA) eratu eta egikaritzeko ardura zuena.

Pirinioetako lan-komunitatea sendotu egin zen nolabait 2006-2007 bitartean Pirinioetako lan-komunitatearen Partzuergoa sortu zenean. Partzuergo hori Espainiako autonomia erkidegoek eta Pirinioetako lan-komunitatean barneratzen diren Frantziako eskualdeek osatzen dute (Andorra kanpoan uzten zen, estatu izaera zuelako, hura Partzuergora atxiki da), eta izaera juridikoa duen entitatea da, Espainiako eta Frantziako gobernuetan, nahiz Europar Batasunari dagokionez, bitartekari izateko gaitasuna duena. Interreg programa bat (2007-2013 epealdiari dagokiona) kudeatzen duen eskualde arteko Europako lehen erakundea da.

2006an Pirinioetako lan-komunitateko Partzuergoko egitura malguena sortu zen eta Interreg programaren kudeaketa barneratzen zen haren eskumenen artean. Gertakari hori mugaz gaindiko lankidetzarako formulan hautematen diren hutsuneak partzialki konpontzeko ahalegintzat hartu behar da.

  • AHEDO, I., ETXEBARRIA N., LETAMENDIA, F. (2004): Redes Transfronterizas Intervascas, EHUko Argitalpen Zerbitzuak, Leioa
  • CASTRO, J. L., UGALDE, A. (2007): Anuario sobre la Acción exterior de Euskadi, 2006, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea, HAEE, Oñati
  • CANCELA C. (2008): Cooperación transfronteriza: comparando las experiencias ibéricas, Torculo Edicións, Santiago de Compostela
  • FERNÁNDEZ DE CASADEVANTE C. (1985): La frontera hispano-francesa y las relaciones de vecindad: especial referencia al sector fronterizo del País Vasco, EHUko Argitalpen Zerbitzuak.
  • LETAMENDIA, F., J. L. CASTRO, A. BORJA (1994): "Cooperación transfronteriza Euskadi-Aquitania (aspectos políticos, económicos y de Relaciones Internacionales)". EHUko Argitalpen Zerbitzuak.
  • MORATA, F., RODRIGUEZ, P. (2008): "Los actores de la Euro-región Pirineos-Mediterráneo. Redes, percepciones y expectativas", in CANCELA C., Cooperación transfronteriza: comparando las experiencias ibéricas, Torculo Edicións, Santiago de Compostela