Farmazialariak

Peña, Julián

Farmazialaria. Donostian (Gipuzkoa) jaioa 1816. Urtean; Donostian hil zen 1867ko apirilaren 25ean.

Farmazia ikasketak amaitutakoan Meatze Eskolan sartu zen 1841.ean baina lehendabiziko urtea besterik ez zuen egin. Geroztik Zamorako lurraldeko Losacio eta Nafarroako Txangoa meategien zuzendaritza Luis de la Escosura ri eman zitzaion horietan eta beste antzeko batzuetan ere meatze-jardunean aritu zen. Geroago ingeniari horren beraren laborategian, azterketa eta ekoizkin kimikoen ustiaketaren prestakuntzarako arduradun bezala aritu zen eta hortik Asturiaseko Errege Konpainiaren zerbitzura igaro zen eta Elkarte horrek Gipuzkoako lurraldean dituen berunezko meategien ardura eman zitzaion. Azken urteotan bere lehendabiziko lanbideari ekin zion Donostian farmazia-bulego bat zabalduz.