Konposatzaileak

Pastor Arriazu, Koldo

1947ko urtarrilaren 1ean Iruñean jaiotako konpositore eta irakaslea.

Bere ikasketak Iruñea, Donostia eta Zaragozako kontserbatorioetan egin zituen.

1980an Paulino Otamendi Ganbera-taldearen sortzaile eta zuzendaria, Iruñeko Orfeoi eta Ganbera Abesbatzaren zuzendaria ere izan da. Iruñeko Taldeko kide, konpositore gisa lan izugarria egin du eszena-musika, sinfonikoa, banda, koru, ahots, akonpainamendu, talde-instrumental, piano, bitarteko misto eta zinerako musika intzidentalekin. Aipatzekoak dira Eguzkilore, bandarako, Sinfonietta concertante, Dos canciones eta Kantatzera nauzu, grabaturiko lanak guztiak.



  • CARREIRA, Xoán M.: "Pastor Arriazu, Koldo". Non: Casares, E. (zuz.): Diccionario de la Música Española e Hispanoamericano. Madril, Egile eta Editoreen Elkartea, 1999. 8. t., 507-8 orr.
  • Bere lan batzuk Eresbileko artxiboan daude.