Zinekoak

Pagafantas

Antena 3 Films, Sayaka Producciones Audiovisuales eta Telespan 2000 izenekoen koprodukzioa. ETB, Antena 3, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Kultura Ministerio espainiarra bezalako erakundeak ekoizpenean lankide izan ziren.

Kimuak programaren baitan metraje labur arrakastatsuei esker ezagutzera eman zen Borja Cobeaga zinemagilearen lehendabiziko metraje luzedun filma dugu. Pagafantas filmean bere film laburretan nabari den aroma berdina antzeman dezakegu, Cobeagak gizakion harremanetan muturrekoak eta neurriz gainekoak diren egoerenganako joera baitu. Azken baten beti gelditzen da benetako irainaren eta patetismoaren arteko barru mingotsa, nahiz eta Cobeagak bere istorioak ukitu komiko batez janzten dituen. La primera vez (2001) laburrak heriotzatik hurbil zegoela ikusten zuen atso batek sexuaren ontasunak, bizitzan zehar gutxienez behin, dastatzeko prostitutu bat kontratatzen du. Egoeraren arlo dibertigarria gazteak atsoa ezagutzen duen unean datza eta batez ere une horretatik aurrera garatzen den elkarrizketa guztia, ezin baitute haragiaren plazeraz inoiz dastatu ez duen pertsona baten ikuspegiaren aurrean atsekabe sentiberatasunik ekidin. Eramos pocos (2005) Oscarretarako izendapena lortu zuen metraje laburreko film harrigarrian, amak bertan behera utzitako protagonista diren bikote barregarriak, aita eta semea, amona asilotik dakarte, -edo hori da behintzat eurak uste dutena-, etxeko zereginak egin ditzan menpeko berri bat eduki ahal izateko, sendia barruko xarma galdutako harremanen ikuspegia ezkutatzen zuen.

Pagafantas filmean Cobeagak bere begirada unean uneko neska politaren edariak, bereganatuko duenaren asmoz, hark lagun bezala besterik ikusten ez duen arren, ordaintzen dituen ohiko trauskilaren gainean jartzen du. Edo are txarrago, anaia bat. Kasu horretan Txema (inspiratutako Gorka Otxoa azaltzen zaigu) bere sendi-bizitzaz, bere lagunez eta zirrararik sortzen ez dion bere neskalagun batez nazkatuta, paperik gabeko argentinar etorkin lirain batekin (Sabrina Garciarena) ezusteko topaketa du eta berarekin harreman frustrante bati hasiera ematen dio. Emakumea erakartzeko bere ahaleginak etengabeko ezbeharrak besterik ez dakartza eta barreaz haraindi, komeriak esparru esperpentozko, latz eta atsekabegarrira garamatza. Cobeaga ondo ezagutzen zuen taldeaz (bai Daniel San Josek bai Gorka Otxoa aktore nagusiak Vaya Semanita programan berarekin lan egin zuten) inguratu zen eta erritmo sen biribila, aktoreen zuzendaritza bikaina, elkarrizketa hobezinak eta egikera ederra zituen filma egin zuen. Sexuari buruzko komedia, edo hobe esanda sexurik ezaren ingurukoa. Bestalde euskal bizitza modu batzuekiko kritika gogor eta garratza ere bazituen. Filma 2009ko Espainiar Zinearen Malagako Jaialdian aurkeztu zenean, onartu zuen zuzendariak Pagafantasek ukitu autobiografikorik bazuela eta bizitzaren alde patetikoa hautatu zuela ere, "guztiok patetikoak baikara eta patetismoa demokratikoa delako". Euskal Herriarekiko bere kontzepzioan ironiko azaltzen zen, "Mendebaldeko Ipar Polo sexual" gisa izendatzen baitzuen. Gainera, metraje luzearen barreneko esentzian sartzeko, "kanpotik Euskal Herrira joatean, nahasketa atsegina da, baina benetan zaila euskaldunen artean ligatzea da, antiintzestua da. Madrilera bizi izaten joan nintzan eta La Habana zirudien, eta euskaldunak turismo sexuala egiten Burgosera joaten gara".

Malagako ekitaldian Kritika Saria eta Gazte Gidoirik Hoberenari Saria lortu zituen. Sariz betetako ibilbide baten hasiera izan zen. Aipagarriak, hauek: Tarragonako Nazioarteko Jaialdiko aipamen Berezia, REC, Montecarloko Komedia-Zine Jaialdiko 9. Edizioan Filmik Hoberenari Saria, -jaialdi horretan Gorka Otxoak gainera Aktorerik Hoberenari Ohorezko Aipamena jaso zuen-, Gaztediaren Saria eta Tuterako Opera Prima X. Jaialdian Epaimahaiaren Sari Berezia, San Jordi bi sari (Opera Primarik Hoberenari Saria eta Aktorerik Hoberenari Saria Oscar Ladoirerentzako) edota Metraje Luzerik Hoberenari Gazte Epaimahaiaren Zinemastea Saria. Kritikak konplizitatez hartu zuen. Jordi Costak "ohizkanpoko film" gisa izendatu zuen, Rodriguez Marchantek bere "umore desinhibitua" goraipatu zuen eta Alberto Luchinik "aire garden bezala" jaso zuen. Estreinaldira 300.000 ikusle joan ziren Cobeagaren estiloari jatorra izanez komikotasunetik zirragarritasunerako jauziak emanik inoiz patetismo gogor eta garratzari uko egiten ez dion filma ikustera.