Sortzaileak

Oteiza Embil, Jorge

1974an, Hondarribiko "Txantxangorri" galerian, Oteizak garai hartan zizelkari bezala bere azken erakusketa izan behar duena uste duen bere zizelkaritza lanaren erakusketa bat aurkezten du. Oteizak 1983an Ejercicios Espirituales en un túnel liburuaren lehen edizioa argitaratzen du. Quosque tandem...! liburuan Oteizak jarrera sortzaile eta kritiko baten berreskuratzerako proposamenarekiko argazkia eta ekarpena egiten bazituen, liburu berri honetan pentsalariak hitzaldia premiaz berreskuratzearen beharrizana ohartarazten du berriz, zeren herria oraindik egiteke dago, gizartea hezurmamitzeke. Bere nahigabea areagotu egingo da, eta hala ere, 1988an, Madrilen aurkezten den bere lanaren erakusketa antologikoa dela eta, hauxe adierazi zuen: "Euskadi se recuperará en todo menos en lo cultural".

Oteiza
Bere Ejercicios liburuaren bigarren edizioaren ondoren, artearen heriotzaz, gizakiaren baitara so izango den pedagogia eredua berreskuratzearen beharrizanaz eta azken urteetan Oteiza lanean aritu den hizkuntza proposamenaz gogoeta zorrotza eskainiz, pentsalariak euskal gizartean kokatuta jarraitu du.

Hizkuntza adigai horiei Oteizak berriz aipamena egin die bere Arteetako Asturias Printzearen Saria ematea zela eta bere Cartas al Principe (1988) liburuan. Jorge Oteizak, Chicagoko Eskolako Friedrich hizkuntzalari eta antropologoak ulertzen duen bezala aintzat hartzen du zeren

"es posible el acceso a una lengua primitiva y su cultura pero sujetándonos rigurosamente a un método que consiste en la combinación de unas raíces supuestamente originales para la obtención de un vocabulario". "Exactamente -dio Oteizak- es el método que yo propongo como Operador etimológico en mi libro Ejercicios Espirituales (el Código Semántico al que me acabo de referir de Friedrich) y que yo utilicé 30 años antes en mi Propósito experimental para el estudio de mi escultura como lenguaje. Ni un sólo comentario en nuestro país sobre mi libro".

Aldi demokratikoaren etorrerarekin, Jorge Oteizak, beste hainbat artista bezala, askatasunean sormen, eztabaida eta esperimentazio giro baten sorrera emango zela uste zuen. Zizelkariak, beste artista batzuekin batera, Euskal Herriko Kontseilu Nagusiko Karlos Garaikoetxea lehendakariarekin, gerora Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria izan zenarekin artearen eta artearentzako politikan bere laguntasuna eskaintze aldera, batzarra izan zuen. Oteizak gerora, irmotasunez eta samintasunez, itxaropen haien aurrean izan zuen frustrazioa salatzeari ekin zion. 1985ean Oteizak kulturan egindako bere lan orokorragatik "Euskadi" aldizkariaren saria jaso zuen. Hori dela eta, zizelkariak gutun ireki bat igorri zuen, eta bertan Eusko Jaurlaritzak izandako kultura-politika gogor kritikatu zuenez hainbat eremutan ikaragarrizko asaldaketa sorrarazi zuen.

Oteiza
Urte horretan Arte Ederretako Urrezko Domina jaso zuen eta berriz ere bere nahigabetasun eta atsekabea adierazi zituen urte guzti horietan izandako kultura narriaduraz bereziki erantzule izendatzen zuen Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua izandako Ramon Labayenek burututako Donostiako Udaletxeak hirian bertan, Ametzagañan, hilerri bat sortzeko aurkeztu zuen bere egitasmoa onartu ez egiteagatik. 1988an "Arteetako Asturias Printzea" Saria jasotzen du eta Veneziako Biurtekoan Susana Solanorekin batera Espainia ordezkatzen du. Aipatutako urte horretan bertan bere egitasmo berria ezagutaraztera ematen da: Bilboko Udaletxearen eskariz, Bilboko Alhondigan kultura-gune bat sortzearen egitasmoa. Egitasmo horrek, "Cubo" bezala ezaguna dena, Francisco Saenzde Oiza eta J. Daniel Fullaondo arkitektoek asmatutako eraikin modernoa suposatzen du. Hala ere, egitasmoa ez zen inoiz gauzatu zeren Euskadiko Ondare Monumentalaren Aholku Batzordeak (Kultura Sailari atxikita egonik) Alhondigako eraikina Arte Monumentutzat aintzat hartu baitzuen.

1992an bere arte baltzua eta dokumentala ere Nafarroako Gobernuari ematea erabaki zuen. 1996an Oteizak eta Nafarroako Gobernuak zizelkariaren lanaren tokiari buruzko akordioa izenpetu zuten eta Oteiza Fundazio Museoaren estatutuak ezartzen dira.

Oteiza Museoak, Javier Saenz de Oizak garatu zuen arkitektura egitasmoa, bere ateak Alzuzan (Nafarroa) 2003ko apirilean zabaltzen ditu.