Sortzaileak

Oteiza Embil, Jorge

Jorge Oteiza gipuzkoar itsasertzeko toki horretan jaio zen 1908ko urriaren 21ean. Berak idatzitako biografian, 1968an ezagutzera emana, Oteizak bere bizitzaren lehen urteei buruzko edozein erreferentzia mugatu egiten duen arren, baita nerabezaroa eta lehen gaztaroa ere, egia esan bere haurtzaroa, irudikapenezko mentalitate batetan ohikoa den bezala beti itzultzen da bere oroimenetara. Izatez, osaba batek opari gisa eman zion ezten batek harrien gainean etengabeko zuloak egitera eramaten zuela adierazi du Oteizak eta zizelkariak umetan espazioari begira egonaz, bere baitan murgilduta eta pentsakor, denbora asko ematen zuela adierazi digu.

Oteiza

Urte horietan sortzen da Oteizarengan denboraren bere ikuspegi berezia azaltzera ematen digun ideia, bai denbora historikoarena zein sormenezkoarena.

"Denbora -esan digu- etendako espazioa da".

Aldiz, Oteizak esandako horren aurkakoa den beste zerbait ere esan digu, baina poetikoki ez dio osagarri izateari uzten: "Espazioa etendako denbora da". Arte sortzailearen denboraz Oteizak honako hau adierazi du:

"Artista batek hogeita hamar urteko bizitza du: hamabost bideak aurkitzeko eta hamabost gauzatzeko" (1988).

1961ean zizelkariak emandako hitzaldi baten, Irunen, Ameriketatik itzuli ondoren garai batez bertan bizi izan zen, Arte Garaikidearen Astearen amaiera zela eta, Oteizak bere lehen urteak nondik norako eremuan garatzen diren ezagutzeko erreferentzia garrantzitsuak ematen dizkigu, neurri handi baten bere ondorengo jarrera sortzailea zehaztera etorriko direnak izanez.

"De muy niño -dio Oteizak-, en Orio, donde he nacido, mi abuelo solía llevarnos de paseo a la playa. Yo sentía una enorme atracción por unos grandes hoyos que había en la parte más interior. Solía ocultarme en uno de ellos, acostado, mirando el gran espacio solo del cielo que quedaba sobre mí, mientras desaparecía todo lo que había a mi alrededor. Me sentía profundamente protegido. Pero, ¿de qué quería protegerme? Desde niño, como todos, sentimos como una pequeña nada nuestra existencia, que se nos define como un círculo negativo de cosas, emociones, limitaciones, en cuyo centro, en nuestro corazón, advertimos el miedo de la muerte. Mi experiencia de niño en ese hoyo en la arena era la de un viaje de evasión desde mi pequeña nada a la gran nada del cielo en la que penetraba, para escaparme, con deseo de salvación. En esa incomodidad o angustia del niño despierta ya el sentimiento trágico de la existencia que nos define a todos de hombre y nos acerca de algún modo a uno de estos tres caminos de salvación espiritual que son la filosofía, la religión y el arte... El que se ha decidido concretamente en la vida por una de ellas y el que no se ha decidido también, hallará en los recuerdos de su niñez datos de una espontánea elección o inclinación por uno de esos caminos".

Bere autobiografian ez ditu Oteizak bere eskola-urteak gogoan izan, etengabe euskararen galerari buruzko ideia errepikatzen duen arren. Gipuzkoako Institutuan izan zituen bere ikasketa-urteak eta "jarrera intelektual eta moralaren eredu" bezala definitu duen Pio Barojaren bere lehendabiziko irakurketak, denboran zehar bere lehen hogeita hamarrekora garamatza, jada Donostian.

Madrileko Medikuntza Fakultatean bere hirugarren ikasturtean aurkitzen denean, Jorge Oteizak ikasketak bertan behera utzi eta buru belarri arteari ekiteko erabakia hartzen du. 1931. urtea kultura eta politika irakinaldi handi baten garaia da (Errepublikaren ezarpena) Espainia guztian zehar, bereziki Madrilen. 1933an Oteizak artista bezala bere lehen aintzatespena lortzen du, hau da, Gipuzkoar Artista Gazteen Biurtekoan lehen eskultura saria lortzen du.

Oteizak, Narkis Balenciaga eta Nikolas Lekuona bere lagunekin Donostian (1934) bere lehen erakusketa kolektiboa egiten du.

Hurrengo urtean Ameriketara bidaia bat egiten du, Balenciagarekin batera erakusketa eginez. Espainiako guda zibilak (1936-1937) kontinente horretan harrapatzen du, Chileko Herri Frontean sartuz, eta Antzerki Politiko Esperimentala sortuz. Chiletar Herri Frontearen hauteskundeak galduta, Buenos Airesera doa (1941), bertan dela Zeramikarako Nazio Eskolan klaseak emanez.

Oteiza
Horixe izan da Oteiza espezialista handi bat izan den gaietariko bat, eta horretan lan egin du, bai Ameriketan bai Europan, zeramikan gauzatutako ikerketen inguruko lan asko idatziz, behin baino gehiagotan salatu izan duenez, analisia guztiak eta luzaroan egindako ikasketak zituen gai horren inguruko saiakeraren jatorrizko agiria bere Irungo etxetik ustekabean eta era ulertezinean desagertu egin zen arren. Bere laguna zen Nikolas Lekuonaren heriotzak, Bizkaian Fruizko gudaroste frontean Gurutze Gorriko andaria zela hila, eta Balenciagarekin izan zituen tirabirak eragotzi egin zuen taldean eraman zuten sormen lanaren jarraipena. Talde-lana, bestalde, Oteizak berak hainbeste maite izan zuen betidaniko planteamendua izan da, teoria mailan behintzat.

Oteizak Ameriketan darrai, eta ondorioz abangoardiako planteamendu berri bat aurrera eramatearen aukera bera ere desagertu egiten da, gai hori aurreko hamarkadan Donostian sortutako gaia izanik. Bogotan (1942), gobernu kolonbiarrak zeramikaren irakaskuntza ofizialari buruzko programa antolatzeko bere zerbitzuak kontratatzen ditu. Kolonbian, Ekuadorren eta Perun, besteak beste, Goya, Picasso, amerikar megalitikotasunari buruzko hitzaldiak ematen ditu.

1947. urteko abuztuan Euskadira itzultzen da, eta lehen unetik hasita kultura fronte bat antolatzeko harreman ezberdinak abiaraziz ekiten dio, guda zibilaren ondoren barne-atzerria jasan zuten intelektualak berriz bilduz. Ardura horren emaitza kultura-ekimen desberdinak, eztabaidak, hitzaldiak eta erakusketak sortzea izan zen. Oteizak Gabriel Celayari gonbitea egiten dion hitzaldietariko baten Celayak erabat ezaguna den bere El arte como lenguaje saiakera ematen du, eta berak eta Blas de Oterok, Bilbon, elkar ezagutzeko aukera izango dute.

1950. urtean Oñatin, Arantzazuko Basilikarako harrizko estatua-aldra egiteko eskaria jasotzen du eta egitasmo horretan Laorga eta Saenz de Oiza arkitektoek eta Eduardo Chillida, Lucio Muñoz, Eulate eta beste artista batzuk ere parte hartuko dute.

Oteiza
Basilika, 1953an gauzatzea pentsatu zen arren, ez zen 1969. urtera arte eraikiko, erlijio-arkitekturaren izaerak eta artista desberdinen planteamenduak ez zirelako Elizako hierarkiaren atseginekoak, arkitektoentzako eskomunioa ere iragartzera iritsiz. Agustin Ibarrolari egin zitzaion enkargua ez zen onartuko eta Nestor Basterretxeari egindakoa ere hogei urte beranduagora arte ez zen aurkeztuko. Egoera horretan, eta Oteizak sortutako Apostoluen eskulturen harriak Arantzazurako aldapa gorako errepidearen ertzetan lo dauden bitartean, giroan porrot egin izanaren sentiberatasuna gehituz hasten da, Oteizak bere Androcanto y sigo, izeneko 1954an argitaratutako liburuan aipatutako egoera hori poetikoki salatuz.

Jorge Oteizaren lanarekiko lehendabiziko nazioarteko lehen aitorpena, 1951an gertatzen da, Milaneko hiriburu italiarrean ospatutako Artearen IX. Hirurtekoan ohorezko diploma lortuz.

Urte horretan bertan, eta Udako Unibertsitatean, Santanderren, Oteizak Informe sobre la escultura contemporánea izeneko txostena aurkeztuko du, bertan hurrengoak bezalako arazo desberdinak planteatuz: Zilindrotik hiperbolera. Bolumenaren azken faseak. Hutsaren agerpena. Zizelkari espainiarrengan huts bertikalari buruzko iritzi baten aukera (Alberto -Sanchez- eta Oteiza bera ere, euren hastapenean) anglosaxoien etzandako hutsaren aurrean (Moore). Oteizaren adierazpena garrantzitsua da urte horietako bere arte planteamenduaren gorabeherak ulertu ahal izateko.

Oteiza
Oteizak dio:

"En los años siguientes orienté mi experimentación planteándome un vacío como obtención, por desocupación espacial, frente al concepto de vacío de Malevich como espacio dado. Aunque en mis primeros planteamientos trataba de la obtención de vacíos como energía espacial obtenible por fusión de hiperboloides como elementos livianos, en oposición a los huecos que obtenía Moore por fisión de bloques pesados, digamos que nuclearmente era la liberación de energía por los dos sistemas... Pero aunque arrancaba en mi Propósito experimental para Brasil -añade Oteiza- de estos razonamientos, y de un sentimiento más elemental que visible, de que el concepto de hueco en Moore pertenecía a una geometría orgánica, mientras que el mío era puramente racional y de una geometría inorgánica, mi profunda verdad era que me encontraba en mi escultura (esto ya en 1956-57), descontando expresión, silenciando lenguaje, como necesitando por inmovilización de espacios vacíos, receptivos, sacralizados, de protección".

1952ean, berriz ere Udako Nazioarteko Unibertsitatean, Santanderren, Oteizak Escultura dinámica izena duen hitzaldia eman behar du, eta urte bete beranduago, Londresen, atxilotutako politiko ezezagunari oroigarri bat egiteko hautatua izango da, baina proiektu hori ez da inoiz egingo. 1954an Arkitekturaren Nazio Saria lortzen du, bere lantaldean, Romaní eta Saenz de Oiza arkitektoek ere parte hartuz. Urte horretan Valladolideko Dominikoen elizaren absideko eskultura egiten du.

Oteizaren poesiaren lehen albistea bere kultura proposamenen aurrean gizartearengandik jasaten dituen falsia eta inkontsekuentziaren aurrean artistaren erantzunetik sortzen den bere Androcanto y sigo liburua da, eta funtsean irudi-, ikur- eta proposamen poetika-sorta garrantzitsuak azaltzen ditu.

Noizbait Oteizak poesia berarentzako bizitza arrazoia dela esan digu. "Para mí la poesía -dio Oteizak- es la forma de recuperar el tiempo perdido en la vida. Es el modo de hallar un escaparate, una ventana, un refugio -recordemos las trasposiciones de Mallarmé, recordemos a Hegel-, para que podamos ver con claridad que el destino del ser es el lenguaje". Androcanto y sigo, modernitaterako proposamena ere bada. Bere olerkietariko baten, Oteizak hurrengokoaren alde dihardu: "que los niños vascos no sigan naciendo en el siglo XVII". Ikus dezagun olerki-liburu honen lekukotza:

Pusiste Señor un árbol
hermoso como un rostro en la falda del Aloña
lo miraban un carpintero y un pintor
yo bajaba del Urbía
donde nuestros padres obraron misteriosamente en tu presencia
que yo comprobaría en la ciudad
al cabo de un tiempo
donde una universidad tenía parada su máquina
y desde entonces todos los niños nacen aquí en el siglo 17.

Denboran zehar beste olerki solterik argitaratu zuen arren, Androcanto y sigo liburuaz geroztik, olerki-artegatasunik gorena Amerikan zeneko garaikoak dira, bertan "ultraismo"aren sortzaile izan zen Huidobro olerkariarekin harremanetan jarriz. Oteizak aztertu zuen beste olerkari bat Cesar Vallejo da, eta 1960an berari buruzko hitzaldi bat eman zuen. Hitzaldiaren izenburua La poética de la ausencia en César Vallejo izan zen. Oteizak Peruko hiriburuan dagoen España, aparta de mi este cáliz-en egileari omenaldi-eskultura egin zion. Mende honetako olerkigintzari izena ematen dioten egile horien eta beste batzuen poetikaren bere ezagupenetik sortzen diren surreal adierazpenaren elementuak Oteizaren olerkian aurkitzea, beraz, ez da harritzekoa.

Baina Jorge Oteizaren adigai poetikoaren adierazpenik esanguratsuena inoiz argitaratu ez zen Gabriel Aresti, Joxe Azurmendi, Mikel Lasa eta Juan San Martin ("Otsalar") idazleen olerki-antologia baten hitzaurre bezala azaltzen zaigun 1964an idatzitako testu batetan ageri da. Hitzaurre horretan, geroago bere Ejercicios espirituales en un túnel (1982-84) liburuan argitaratua, Oteizak, kultura mugimendu aldizkakoa sortzeko beharrizanari ekiteaz gain, hauxe dio: "Poeta es el hombre que se recupera y se usa entero en su lenguaje". Oteizarentzako, "lo que transforma un idioma en poesía es la necesidad de que las palabras nazcan en el corazón del hombre".

Herri-olerkigintzaren eta bertsolaritzaren azterketa desberdinak egiteaz gain Oteizaren adigai poetikoak ere bere Quosque tandem...!, liburuan oinarrituz ikasi dituen Juan Mari Lekuona olerkariak honako hau adierazi du: "la existencia del pensamiento poético de Oteiza libera a la poesía vasca de cualquier complejo de inferioridad". Poesia horren ezaugarririk nabarmenetariko bat adierazpena oinarrizkoenera murrizteko Oteizak duen etengabeko joera aipatu beharra dago. Proposamen hori bere eskulturan gorago adierazi dugun bere "silencio del lenguaje" eta "descuento de la expresión" izenekoei dagokie edo, beste era batera esanda, hutsaren adigaia eta espazioaren desokupazioa. Bereak diren Caja vacía (1958) edo Desocupación espacial (1973), beste hainbaten artean, esandakora garamatzate. Denboraren joan etorrian, Blas de Otero euskal olerkariak 1977an adigai berdinaz mintzatuko da, Oteiza, en Aránzazu izenburutzat duen olerkian. Olerki hori geroago bere Expresión y reunión (1981) liburuan argitaratua izan zen eta oteiztar adierazpen poetikoaren musika argazki bat da. Blas de Oteroren olerki hauxe da:

El vacío del centro
de la piedra,
círculo horizontal
prolongándose
por sí solo,
redondo
y pleno
todo,
lengua llameando,
izando
entre la piedra
cóncava,
cuchara de la palabra,
sílabas oleando,
ritmo
brizado en el silencio,
ahondando
en el cuenco de la mano
poderosa
de Oteiza.

1986an, aurreko urtean idatzi eta Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkarian argitaratutako Theomaquias izenburu nagusia duen poema sorta bat ezagutzera ematen du. Olerki horietan, beste batzuk idaztean egindakoak, hasieran Existe Dios al noroeste izenburua eman zielarik, berriz ere Oteizaren poesia guztiak duen tonu limurtzaile hori agertu eta azaltzen da, etengabeko aipamenak isiltasunari eginez, alusioz zein itzurkortasunez. Bere erritmo perifrastikoak, sintetikoak, esaerarik txikienekoak hauxe dakar: bere adigai poetikoak espresio handiko, abiada ikaragarrizko,, uholdezkoa, idazkera ia automatikoarekin, lotura izatea. Bere poetikak bere atal askotan Y. Ritsosen dimentsio eta sormendun olerkariekin bat dator.

Gabriel Aresti olerkariak, inoiz egin zuen olerkirik luzeena Jorge Oteizari eskainiz, bere Harri eta Herri (Piedra y Pueblo) liburutik Q hizkia izenburutzat daramana, bere bertsoetariko baten honako hau zioan:

"Para comprender la escultura de Jorge Oteiza, se necesita vista larga".

Arestik, beste egile askok bezala, Oteizaren intuizio eta asmamena aitortu dizkio, bai bere oinarri teorikoen formulazioan bai bere proposamenen ekimenean ere. Arinago bere eskulturak merezi izan duen nazioarteko aitorpenetariko bat ikusterik izan dugu. Zizelkariak idatzitako autobiografian, zizelkariari buruz Miguel Pelay Orozkok 1978an egindako libururako, Oteizak Madrilen dagoen epealdia, 1956tik aurrera, horrela aipatzen du:

"el período experimental en mi vida de mayor intensidad, trabajo y concentración".

Eta Oteizak hauxe gehitzen du:

"Lo debo a que dispongo, gracias a Juan Huarte, y creo que ya desde el año anterior, de grandes espacios para mi trabajo y de un ayudante para la realización en piedra, en el edificio de Nuevos Ministerios, cuya obra se encontraba interrumpida".

Nazioarteko aitorpenaz geroztik, Sao Paulon, Brasil (1957) Eskulturaren Biurtekoan jasotako sariarekin, Oteizak beste lan batzuk egiten ditu, eta horren lekuko Luis Valletek, arkitekturari dagokionez, egindako inguru baten Aita Donostia euskal musikariaren oroimenez Lesakan (Nafarroa) Agiña mendian egindako hilarria da. 1958a Oteizak bere Aldaketei buruzko Legearen ikerketa bukatzen duen urtea da. Egileak berak horrela dio:

"Y finalizo con mi Ley de los Cambios, mi experimentación en escultura, con escultura vacía, con un vacío conclusivo que relaciono con la naturaleza estética de nuestro cromlech microlítico vasco".

Oteizak, 1988an izan zen bere lanaren erakustaldi antologikoa zela-eta Fundación Caja de Pensionesen Madrilen, Bartzelonan eta Bilboko Arte Ederretako Museoan ere beste hitz batzuekin esaten du:

"Deseo justificar -horren harira idazten zuen Oteizak- la pobreza aparente de mi escultura me ha tocado servir al arte contemporáneo en una fase que debía resultar experimentalmente mínimal y conclusiva. Mi importancia podría residir en el rigor y la humildad de mi sometimiento a esta tarea experimental para que tuve que auxiliarme con una Ecuación molecular del Ser estético y una Ley para el proceso de los cambios/ ocupación-desocupación de la expresión".

Eta, jada adierazitako planteamenduak berretsiz hauxe dio:

"Mi conclusión en 1958 fue con un espacio vacío puramente receptivo que me dejó sin escultura en las manos/ uno años después esto sucedía visiblemente a muchos artistas; el Arte contemporáneo experimentalmente concluía".

Agerraldi horietan eta beste batzuetan ere, Quosque tandem...! bere liburuan idatzita gelditzen den bezala, sintesi bezala erredukzionismoagatiko eta bere geometriarekiko interesa azaltzen da, bestalde kubismoa edota minimalismoa bezalako arte mugimenduetan, baita errusiar konstruktibismoan ere, erabakigarria izan baita. Jose Maria Moreno Galvan edo Francisco Calvo Serraller bezalako artearen historialari eta teorikoek Oteizaren adierazpen teoriko eta praktikoari buruzko multzoaz jardun dute, Oteiza XX. mendeko egilerik garrantzitsuenetariko bat bezala aipatuz.

Calvo Serrallerrek, lehenago aipatu izana, 1985en Jorge Oteizaren pentsamenduak suposatzen zuenari buruzko idatzizko balorazio bat egin zuen ("El País" Egunkaria; 2-02-85), Auñamendik 1963an argitaratu zuen Quosque tandem...! liburuaren garrantzia aipatzera zetorren lekukotasunaz. Francisco Calvo Serrallerrek hauxe dio:

"Uno de los documentos más incisivos y polémicos sobre Arte y Estética entre los que se han publicado en nuestro país durante los últimos 40 años, el Quousque tandem...!, del escultor vasco Jorge Oteiza, ha alcanzado ya esa proyección mítica que le convierte en algo más que un libro... A pesar de ser Oteiza un creador plástico de tan notable envergadura, aquí lo traemos a colación básicamente por sus reflexiones teóricas, que han supuesto un auténtico aldabonazo crítico sobre el problema de las raíces antropológicas de la identidad estética contemporánea, asunto éste que es tratado por él desde la perspectiva específica de la peculiar cultura vasca".

Calvo Serraller irakaslearen iritziz,

"habría que preguntarse cómo un artista de vanguardia, como ha sido siempre Oteiza, lleva su pensamiento al campo de las raíces antropológicas que definen una tradición cultural, cuando el espíritu moderno parece haberse definido por una oposición indiscriminada frente al pasado".

Egia esan, Calvo Serrallerrek egoki adierazten duen gai hori Oteizak bere Quosque tandem...! liburuan azaltzen du. Orioko zizelkariak hauxe dio:

"Escribo hacia atrás. Miro adelante, pero voy retrocediendo, caminando hacia atrás".

Eta Calvo Serraller irakasleak eransten du:

"...Bajo esta paradoja aparente, la de relacionar el acelerado vértigo temporal de la vanguardia, siempre cambiante por tener que ir continuamente en pos de la novedad, con algo tan decididamente intemporal como es una identidad cultural arquetípica, Oteiza acertó a plantear la cuestión quizá más acuciante y grave del artista contemporáneo: su razón de ser. Antes incluso de haberse elevado a un plano de la consciencia, encontramos este mismo anhelo de avanzar retrocediendo en los principales maestros de la vanguardia histórica, cuya ruptura abismal con el pasado en pro de formas de expresión inéditas les lleva a identificarse con el hombre primitivo, a auscultar el eco interior no contaminado por siglos de civilización histórica".

Oteizak azaltzen duen "avanzar retrocediendo" hori historialari askoren iritzitan abangoardia historikoak azaldutako aurrerabide kontzeptu berarekin uztartzen da.

Oteizak gai horretaz teorizatu eta oldozten duen guztia, intentsitate berdinez adierazten du Sigfried Giedion (1964) pentsalariak El presente eterno: los comienzos del arte liburuan eta Suzi Gabliken oraintsuagokoak diren ikerketak Jorge Oteizak bere Quosque tandem...! liburuan azaltzen duen historiaurreko memoriarekiko lokarri horren garrantzia are nabarmenago jartzen dute.

Liburu horren laugarren argitalpena 1983koa da. Liburuak, azken argitalpen honetako atarian Nota con resentimientos para esta cuarta edición dakar, azpititulu bezala Ensayo de interpretación estética del alma vasca du. Aldi berean historiaurreko artearen eta egungo artearen hiztegi kritiko erkatu laburra du. Joseph Beuys artista alemanak, Oteizak bereganako interes handia erakutsi du, hitzaldi teorikoaren oinarri historikoen gainean ekin dio, 1985ean Madrilerako bere bidaian berretsi zuen bezala:

"Lo que trato de desarrollar es un entendimiento antropológico, un desarrollo psicológico del arte, relacionado con la historia que lleve verdaderamente al estado en que se puede hablar de arte moderno, es decir, con Marchel Duchamp, Picasso, Miró, Mondrian. Todos ellos pertenecen a lo que llamamos arte moderno".

Gorago aipatutako Jorge Oteizaren erakusketa antologikoa zela eta, Francisco Calvo Serraller arte historialari eta kritikoak, berriz ere ("El País" Egunkaria ; 1988ko otsailaren 6a) Quosque tandem...! liburuko mezuaren garrantzia berresten zuen. Eta are gehiago, Oteizaren "propósito experimental" izenekoak suposatzen duena ere, Sao Pauloko Biurtekoa bitarte zela eta, funtsean jada 1957 aurkeztutakoa. Calvo Serrallerrentzako

"el proyecto creador de Oteiza es más que un simple proyecto artístico: es un proyecto metafísico, una cosmovisión".

Beste historialari askok bezala, Oteiza barne, Calvo Serrallerrek zizelkaria, pentsalaria eta filosofoa nola "se ha situado en el antes de la historia, lo que él llama situarse en ese vasto territorio de lo preindoeuropeo" kokatu den adierazten du. "Babesleku" horretan ez dago irudirik baino besterik. Aipatutako egileak hauxe dio:

"Para explorar en lo más profundo -eransten du Calvok- hay, no obstante, que elevarse, como para avanzar hay que dar muchos pasos atrás. Esta paradoja sitúa a Oteiza en la experimentación vanguardista, a la que accede, por sendas en algún momento coincidentes, fundamentalmente, con Mondrian y Malevitch, a la consciencia del vacío, una consciencia plástica o poética, mas, en todo caso, una consciencia reconstructiva, pues en ella el hombre ha de reconstruirse y hallar su lugar en el cosmos, lejos del centro, fuera del centro".

Horrela bada, Oteizaren pentsamoldea Gabriel Celaya euskal olerkariak bere "Nadie es nadie. Todos somos en los demás" adigaiaren kasuan bezala beste sortzaile batzuk ere adierazitako kontzientzia ozeanikora hurbiltzen da. Oteizak berak, prentsaurreko bat bitarte zela, Madrilen, hauxe esan zuen (1988):

"Mi centro está en los demás; son los demás".

Oteizaren planteamendu berritzaileei hirurogeita hamarreko hamarkadako lehen urte haietan euskal gizarteak eman zion erantzuna guztiz desberdina izan zen, gaztediarengan aitorpen berariazkoa izan bazuen ere, eta, berariazkotasunez, gaztedi abertzalearengan, zeren ez zion ohiko abertzaletasunaren diskurtsoari inolako irtenbiderik ikusten. Lekukotzetariko bat, denboran zehar esana (1985) Mario Onaindiarena da, idazle eta politikaria, Burgosko prozesuan (1970) ETAko kide izanagatik auziperatua izana. Onaindiaren testigantza, gerora Euskadiko Ezkerra izeneko alderdi politikoaren sustatzaile eta buruzagietako bat izango zena, garai hartako gaztediaren pentsamoldearen paradigma izan liteke, Oteizaren mezuaren aurrean. Onaindiak ("El País" Egunkaria; 1985ko otsailaren 11) zioan:

"Ya para mediados de los años sesenta, el nacionalismo vasco tenía tan desarrollados como ahora algunos de sus perfiles más negativos: antiespañolismo visceral, acaso menos injustificado que ahora por la identificación del régimen franquista con España; ausencia de proyectos positivos; ambigüedad de los fines y no definición de los principios; y, por encima de todos ellos, el peor y más difícil de desarraigar, una ideología absolutamente aburrida por monotemática". "En un mundo de esas características -esaten jarraitzen du Mario Onaindíak- no es raro que la mayoría de los jóvenes de familias nacionalistas, abandonara, junto con la estéril, por soporífera, mitología nacionalista, los vínculos con el país, arrojando al niño con el agua sucia. Yo no estuve lejos de hacer lo mismo. Y lo hubiera hecho si no fuera por un libro, 'Quousque tandem...!', que de modo muy oteiziano, apasionado, iluminado, contradictorio, paradójico, nos gritaba en cada página que había algo más. Que debajo de aquel folclor, ritos, mitos y pitos había un pueblo desconocido, y que debíamos esforzarnos en encontrar en sus raíces prehistóricas las respuestas a las preguntas que nos planteaba la cultura moderna. Tras aquella bullente mezcla precipitada de Heidegger, la banda de música de Irún y los recuerdos de la playa de Orio, había una clara voluntad de modernización del nacionalismo y del conjunto del país. ¿No fue acaso Marx quien dijo que si la historia había sido la ciencia desarrollada por la burguesía, el proletariado debía centrar su atención en la prehistoria?".

Eta Onaindiak bukatzeko, dio:

":..Al reconstruir la prehistoria no se hacía otra cosa sino romper los estrechos moldes en que se encerraban nuestra historia, y, por tanto, nuestro futuro".

Oteizaren pentsamolde berritzaile hori beste euskal irakasle batzuk gogoan hartu izan dute. Hori da, esaterako, El milenarismo vasco liburua egin duen Juan Arantzadik, bere garaiko gizartean Oteizaren hitzaldiaren presentzia baloratzean baieztatzen duena:

"...ningún otro artista, ni siquiera Eduardo Chillida, ha alcanzado la importancia civil y extraartística de Jorge Oteiza, su influjo en los más diversos aspectos de la vida vasca, ya que la experiencia y la teoría de Oteiza empieza en la escultura, pero desemboca en la política y en la vida, pasando por la estética y la religión".

Benito Lertxundi euskal musikariak, Orion jaioa ere, hauxe adierazi du (1985):

"En aquellos años 60, cuando empezábamos a cantar, Oteiza estaba escribiendo y pasábamos largas tardes conversando. Me impresionó mucho aquel hombre en aquella época". Fue precisamente Oteiza quien puso el nombre a aquel movimiento de canción vasca que surge en ese tiempo, "Ez dok amairu".

Aitorpenen atal horretan, Manuel Alvarez eskultorearena ere ikus dezakegu ("Tiempo" Aldizkaria, 368 zkia., 1989ko maiatzaren 22koa): "Hace muchos años que considero a Oteiza el padre de la escultura española actual".

Aguilera Cerni, bere Panorama del nuevo arte español (1966) liburuan, hauxe idatzi zuen:

"Oteiza es la más fulgurante figura del arte posbélico español. Oteiza encarna el inmenso lado metafísico del arte normativo. La estética oteiziana es la más importante aportación jamás hecha por un artista español a la filosofía del arte".

Santiago Amon kritikariak Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean, (Bilbo, 1983), emandako hitzaldi baten, egun desagertuta dagoen idazleak garrantzi handiko iritzi bat azaltzera ematen du zeren Oteizaren Proposamen esperimentaleko lehen paragrafoaz ari da:

"Voy a decir algo -dio Amónek- que nunca he dicho por razones absurdas, que pueden ocurrir entre las relaciones de las personas. Este texto de Oteiza es la base del tratado, háyalo leído o no Martin Heidegger, no lo sé, pero bien leído este texto es la base del soberbio ensayo que nada menos que Martin Heidegger publicó con el título El arte y el espacio, que por cierto fue ilustrado por otro vasco ilustre, por Eduardo Chillida. El único manifiesto digno de figurar en las antologías, es el manifiesto que Jorge Oteiza titula Propósito experimental y lo escribe entre 1956 y 1957 para su presentación, representando a España, en la Bienal de Sao Paulo, en la que logrará el Premio de Escultura, es de una lucidez insólita, y el título es La estatua como desocupación activa del espacio por fusión de unidades formales livianas".

Artearen beste historialari eta kritiko batek, Jose Maria Moreno Galvan, Oteiza (1967) antzerako esamoldez kalifikatu du, hauxe adieraziz:

"Oteiza es uno de los 4 ó 5 escultores fundamentales del siglo XX".

Oteizak bere hitzaldi teorikoetan artearen planteamendu eta gogoeten arten egiten duen ekarpenetan, berezitasunez bere Quosque tandem... !! liburuan, arteari buruzko pentsalari horren oinarrizko artegatasunei erantzuten dien bi gai aurki ditzakegu. Batetik, hasierari dagokiona, artistikotasunaren lehen erreferentzia; bigarren gaia, artearen amaiera. Horrela idazten du Oteizak liburu horretan eransten den Egungo Artearen eta Historiaurreko Artearen Hiztegi kritiko erkatua:

"El Arte comienza en la prehistoria europea cuando el hombre apoya su mano herida en el muro: descubre estéticamente la pared, el poder mágico de la pared. Todo lo que pone en la pared se hace invulnerable, sagrado. Los rostros de las cosas los irá convirtiendo en máscara en la pared, para irlos dominando. Luego pintará la mano como un peine. El pintor recupera su rostro natural y se irá. Esto le sucederá dos veces al hombre del paleolítico superior. Cada vez dura miles de años su actividad (...Auriñaciense y Magdaleniense... son las dos culturas que corresponden a estas dos veces)".

Oteizak gogoeta hori hurrengo planteamenduarekin osatzen du:

"El arte concluye como empezó. Pero al revés. Las cosas concluyen como empezaron. Pero cambiando lo que era hablado y expresivo al comienzo por lo que es silencioso y receptivo. La técnica del comienzo es por ocupación espacial. El artista se apoya en el espacio y va poniendo cosas en él. Pero al final el artista va desocupando el espacio, quitando cosas de él o representando el aspecto temporal y más subjetivo de las cosas, lo que el tiempo trabaja y deja en el hombre y en la realidad. Así el arte contemporáneo comienza pegando papel de periódico y arena y pedazos materiales de la realidad para iniciar un nuevo objeto estético, un nuevo sitio para la pintura. Y termina reflejando la acción eliminativa del tiempo, desocupando el objeto con los mismos materiales de la realidad, con el papel, el no-color y la arena. Al comienzo, con unas gotas de tinta sobre el papel, Kandinsky piensa en un espacio discontinuo espacialmente. Hoy esto mismo se piensa con una continuidad temporal, temporalmente".

Baina Oteizaren ekimena ez da bere jardun teorikoan bukatzen, bere eskultura sormenean, bere literatura lanean. Oteizak hainbat kultur enpresatan parte hartu izan du. 1962an eta 1963an, Quosque tandem...! liburuaren argitalpenarekin bat etorriz, Oteizak "La Academia Errante" izenekoaren hainbat ekitalditan parte hartzen du. Bertan euskal intelektual desberdinek parte hartzen dute, beste hainbaten artean Luis Martin-Santos, Oteiza bera, Julio Caro Baroja eta Joxe Miguel de Barandiaran izanez. Oteizak Lope de Agirreri, 98ko belaunaldiari, Barandiarani edota Azkoitiko Zaldunei eskainitako ekitaldietan ekarpen desberdinak izanez parte hartzen du. Gai horietaz, 1963an bertan, lau liburu (Auñamendi, San Sebastian) argitaratu ziren.

Oteizak kontzientzia kritiko berri bat sortze lanean parte hartuz darrai, Euskal Herriaren barrena ibiliz eta hainbat hitzaldi emanez.

Oteiza
Hitzaldiotariko bat 1964an, Pelotari filmeko Gernika estreinatzean. Hitzaldi horren izenburua hauxe izan zen: Importancia del artista en la vida del pueblo vasco. Hurrengo urtean, Bartzelonan, Unibertsitatean diren gazte euskaldunei gauza askotarako gonbitea zeraman izenburudun hitzaldia ematen die: El arte como escuela política de tomas de conciencia. Loiolan (Azpeitia) jesulagunei ikastola esperimental bezala pabilioi bat egokitu eta Euskal Unibertsitate pilotua, arte tailerduna, garatu dezaten proposamenak egiten dizkie; antzeko proposamena egiten du Donostiako Kursaal Handiaren eraikuntzaz, eta Gasteizen euskal Antropologia estetikoaren Museo-proiektua aurkezten du. Egitasmoak ez dute aurrera egiten.

Aldiz, Barandiaran Galeriaren inguruan sorrarazitako giroak garrantzi handia izan zuen. Bertan gazte sortzaileak parte hartu zuten eta, besteen artean, poesia espezialistaren sortzailea zen Julio Campal olerkari argentinarra. Poesia horretaz aipatutako galerian erakusketa bat egin zen. Galeria berean 1966an artisten beste erakusketa bat egin zen, "Gaur" taldeak, garai hartan Euskal Eskola izena zuen talde fundazionalak erakusketa bat antolatu eta adierazpen bat aurkeztuz.

Oteiza
Erakusketa hartan garai horretan Gaur taldeko kide ziren hurrengo artistak parte hartu zuten: Jorge Oteiza, Eduardo Chillida, Nestor Basterretxea, J. A. Sistiaga, Amable Arias, Jose Luis Zumeta, Rafael Ruiz Balerdi, Remigio Mendiburu. Euskal Eskolak, bertako kide direnetariko batzuk entitatea bera ukatzen dutelarik, guztien planteamendu estetikoengatik baino gizarte- eta herri-artegatasunagatik elikatuago egon zen. Oteizak, postura horien bultzatzaile nagusia zena, beste lurralde batzuetan antzerako taldeak sortzekotan geroztik beste euskal artista batzuekin harremanak izan zituen. Horrela sortu ziren Bizkaian "Emen" eta Araban "Orain" taldeak. "Danok" taldeak, Nafarroan, eragozpen gehiago izan zituen eta erakusketa bat bera ere ezin garatu izan zuen.

1996ko urte horretan, Turismo eta Informazio Ministerioak Jorge Oteizaren Ejercicios Espirituales en un túnel liburua argitaratzea debekatu egin zuen. Liburua ez zen 1982ra arte argitaratuko.

Oteiza

1969an, eta Deban, Oteizak artearen eremuan askoren arteko beste lan-esperientzia baten saiakera egiten du. Debako Eskola izenekoa sortzen da. Oteizak esperientzia hori era honetan kontatzen du:

"Aperribay, alcalde de Deba, al que le habían impresionado en un coloquio sobre urbanismo en Irún, mis quejas y referencia a soluciones de urgencia, y que creía que estaba en disposición de hacer algo, de ayudarme a hacer algo. Así comenzó la Escuela de Deba, con la pretensión de modelo de Escuela de Arte, de Escuela piloto, para multiplicarse en nuestro país, para documentaciones, información cultural, servicio en la educación del niño, ikastolas, imaginación para andereños y artesanías. Lugar insuficiente, medios lentos, pocos, pero sobre todo la falta total de espíritu de generosidad, de sacrificio, por parte de los artistas que debieron de haberme acompañado hasta dejar en funcionamiento la escuela. Los 10 meses que viví en Deba, una experiencia triste, una juventud sin disciplina voluntaria de trabajo, insensatos, miopes de visión para imaginar comportamiento, hipócritas delante de mí, todos divididos a mi espalda, actuando por su cuenta, conspirando por mandar. Sigo sin entender este estilo suicida de nuestra conducta, que lo considero además no vasco, pero que no veo otro".

1974an, Hondarribiko "Txantxangorri" galerian, Oteizak garai hartan zizelkari bezala bere azken erakusketa izan behar duena uste duen bere zizelkaritza lanaren erakusketa bat aurkezten du. Oteizak 1983an Ejercicios Espirituales en un túnel liburuaren lehen edizioa argitaratzen du. Quosque tandem...! liburuan Oteizak jarrera sortzaile eta kritiko baten berreskuratzerako proposamenarekiko argazkia eta ekarpena egiten bazituen, liburu berri honetan pentsalariak hitzaldia premiaz berreskuratzearen beharrizana ohartarazten du berriz, zeren herria oraindik egiteke dago, gizartea hezurmamitzeke. Bere nahigabea areagotu egingo da, eta hala ere, 1988an, Madrilen aurkezten den bere lanaren erakusketa antologikoa dela eta, hauxe adierazi zuen: "Euskadi se recuperará en todo menos en lo cultural".

Oteiza
Bere Ejercicios liburuaren bigarren edizioaren ondoren, artearen heriotzaz, gizakiaren baitara so izango den pedagogia eredua berreskuratzearen beharrizanaz eta azken urteetan Oteiza lanean aritu den hizkuntza proposamenaz gogoeta zorrotza eskainiz, pentsalariak euskal gizartean kokatuta jarraitu du.

Hizkuntza adigai horiei Oteizak berriz aipamena egin die bere Arteetako Asturias Printzearen Saria ematea zela eta bere Cartas al Principe (1988) liburuan. Jorge Oteizak, Chicagoko Eskolako Friedrich hizkuntzalari eta antropologoak ulertzen duen bezala aintzat hartzen du zeren

"es posible el acceso a una lengua primitiva y su cultura pero sujetándonos rigurosamente a un método que consiste en la combinación de unas raíces supuestamente originales para la obtención de un vocabulario". "Exactamente -dio Oteizak- es el método que yo propongo como Operador etimológico en mi libro Ejercicios Espirituales (el Código Semántico al que me acabo de referir de Friedrich) y que yo utilicé 30 años antes en mi Propósito experimental para el estudio de mi escultura como lenguaje. Ni un sólo comentario en nuestro país sobre mi libro".

Aldi demokratikoaren etorrerarekin, Jorge Oteizak, beste hainbat artista bezala, askatasunean sormen, eztabaida eta esperimentazio giro baten sorrera emango zela uste zuen. Zizelkariak, beste artista batzuekin batera, Euskal Herriko Kontseilu Nagusiko Karlos Garaikoetxea lehendakariarekin, gerora Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria izan zenarekin artearen eta artearentzako politikan bere laguntasuna eskaintze aldera, batzarra izan zuen. Oteizak gerora, irmotasunez eta samintasunez, itxaropen haien aurrean izan zuen frustrazioa salatzeari ekin zion. 1985ean Oteizak kulturan egindako bere lan orokorragatik "Euskadi" aldizkariaren saria jaso zuen. Hori dela eta, zizelkariak gutun ireki bat igorri zuen, eta bertan Eusko Jaurlaritzak izandako kultura-politika gogor kritikatu zuenez hainbat eremutan ikaragarrizko asaldaketa sorrarazi zuen.

Oteiza
Urte horretan Arte Ederretako Urrezko Domina jaso zuen eta berriz ere bere nahigabetasun eta atsekabea adierazi zituen urte guzti horietan izandako kultura narriaduraz bereziki erantzule izendatzen zuen Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua izandako Ramon Labayenek burututako Donostiako Udaletxeak hirian bertan, Ametzagañan, hilerri bat sortzeko aurkeztu zuen bere egitasmoa onartu ez egiteagatik. 1988an "Arteetako Asturias Printzea" Saria jasotzen du eta Veneziako Biurtekoan Susana Solanorekin batera Espainia ordezkatzen du. Aipatutako urte horretan bertan bere egitasmo berria ezagutaraztera ematen da: Bilboko Udaletxearen eskariz, Bilboko Alhondigan kultura-gune bat sortzearen egitasmoa. Egitasmo horrek, "Cubo" bezala ezaguna dena, Francisco Saenzde Oiza eta J. Daniel Fullaondo arkitektoek asmatutako eraikin modernoa suposatzen du. Hala ere, egitasmoa ez zen inoiz gauzatu zeren Euskadiko Ondare Monumentalaren Aholku Batzordeak (Kultura Sailari atxikita egonik) Alhondigako eraikina Arte Monumentutzat aintzat hartu baitzuen.

1992an bere arte baltzua eta dokumentala ere Nafarroako Gobernuari ematea erabaki zuen. 1996an Oteizak eta Nafarroako Gobernuak zizelkariaren lanaren tokiari buruzko akordioa izenpetu zuten eta Oteiza Fundazio Museoaren estatutuak ezartzen dira.

Oteiza Museoak, Javier Saenz de Oizak garatu zuen arkitektura egitasmoa, bere ateak Alzuzan (Nafarroa) 2003ko apirilean zabaltzen ditu.

  • Carta a los artistas de América (guda ondorenean izandako arte berriaz); Popayaneko Unibertsitatea, Colombia, 1944.
  • Lo dinámico en el arte ("Problemas del Arte Abstracto" liburuan), Madril, 1956. (Oteizaren idatzi hori 1950ean idatzi zen).
  • Interpretación estética de la estatuaria megalítica americana; Edic. Cultura Hispánica, Madril, 1952.
  • Androcanto y sigo. Ballet por las piedras de los apóstoles en la carretera (Poemas), Pro-Manuscrito Argitalpena, Madril, 1954.
  • Propósito experimental 1956-57, 1957.
  • Quousque tandem...!. Ensayo de interpretación estética del alma vasca, Auñamendi, San Sebastián, 1963, Lehen Argitalp.
  • Para una tipología de las relaciones del vasco con Dios y con la muerte ("Consejos a un recién muerto" Elias Amezagaren liburuari gibel solasa), Ellacuría Argitalpenak, Bilbao, 1965.
  • Estética del huevo. Mentalidad vasca y laberinto (J. Daniel Fullaondoren "Oteiza, 1933-68" liburuari gibel solasa), Alfaguara, Madrid, 1968.
  • Para una tipología del cuento vasco en castellano (Luis de Uranzurenaren "Cuentos Vascos" liburuari hitzaurrea, Irún, 1970.
  • Un modelo de hombre para el niño en cada país (Dr. Ubalde Merinoren "La sicología entre la física y la ecología" liburuari gibel solasa, Santander, 1973.
  • Carta al escultor navarro (erakusketaren katalogoa, Iruña, 1976).
  • Algo sobre los dos lados en el espacio, para un comportamiento combatiente (Tomas Goikoetxeak egindako "Hernani 1" liburuaren hitzaurrea), Hórdago Argit., San Sebastián, 1978.
  • Quousque tandem...! (Hitzaurre hau du: "Nota con resentimientos para esta cuarta edición"), Hórdago Argit., San Sebastián, 1983.
  • Ejercicios Espirituales en un túnel. De antropología estética vasca y nuestra recuperación política como estética aplicada, Hórdago Argit., San Sebastián, 1983.
  • La alternativa cultural vasca de Oteiza ("Tribuna Vasca", 1983ko martxoaren 20a).
  • Ejercicios Espirituales en un túnel. En busca y encuentro de nuestra identidad perdida; 2. edizioa, Hórdago Argit., San Sebastian, 1984.
  • Carta de Oteiza a la revista "Euzkadi" en protesta y agradecimiento (La Gaceta del Norte, 1985eko otsailaren 2a).
  • El concurso de ideas, contra ideas y cultura (El Diario Vasco, 1985eko abenduaren 23).
  • Política de sepultureros en Ametzagaña. Proyecto de cementerio Izarrak Alde (Izarrekin) (El Diario Vasco, 1986ko urtarrilaren 11).
  • Política de sepultureros en Ametzagaña (El País, 1986ko urtarrilaren 13a).
  • Acusación con defensa de mi aislamiento (El Diario Vasco, 1987ko maiatzaren 20a).
  • Llamamiento al artista en Navarra y el País Vasco (El Correo Español-El Pueblo Vasco; 1988ko martxoaren 2a).
  • No aguanto oir hablar aquí del Gernika de Picasso (Y ya mi carta abierta para nadie) (El Diario Vasco, 1988ko maiatzak 15).
  • Cartas al príncipe; Itxaropena, Zarautz, 1988.
  • Por qué devuelvo 60 millones al Museo de Bilbao (El Diario Vasco, 1989ko otsailaren 25a).
  • Existe Dios al Noroeste, Pamiela, Iruña,1990.
  • La ley de los cambios, Tristan-Deche Arte Contemporaneo Argitalpenak, 1990, Zarautz.
  • Libro de los plagios, Pamiela, Iruña, 1991.
  • Itziar. Elegía y otros poemas, Pamiela, Iruña 1991.
  • Nociones para una filología vasca de nuestro preindoeuropeo, Pamiela, Iruña, 1995.
  • Goya mañana. El Realismo Inmóvil, Jorge Oteiza Fundazio Museoa, Alzuza (Navarra), 1997.