Kontzeptua

Ostiral Santua

Ostiral Santua giltzarria da liturgia kristauaren barruan eta bere baitan daroa erlijio horren berorren kontzeptu filosofiko nagusia: heriotzaren beharra, betiereko bizitzara esnatzerik egongo bada eta gizateria salbatuko. Printzipio hau begien bistako ezaugarri izan da urtetik urtera, mendetik mendera, fededun guztiengan ezarria; erritu zainduen, elizkizun jainkotiarren, gurutze-bide edo Via Crucis, onbiderako prozesioen eta pasio bizidunen bitartez barneratu eta biziberritzen dena. Hitz batez, Jesukristorengatiko dolua biziberritzen da, maila handiagoko bizitza batekiko esperantza gisa, dena Jainkoaren kontzepzioaren menpe eta honen arabera egituratuta bailegoen.