Kimikariak

Ospina, Tulio

Medellinen 1857an jaiotako euskal jatorridun kolonbiar kimikari eta geologoa. Ciudad de Panamá-n 1921ean hil zen.

Guatemalako jesulagunetan ikasi zuen eta 1872an Medellinera itzulitakoan Literatura, Matematikak eta Natur Zientziak ikasi zituen Antiokiako Unibertsitatean. 1876an Iraultzan parte-hartzen du eta atxilotu egiten dute, Kaliforniara atzerriratua izanez, bertan 1879an estatuko Unibertsitatean ikasten jarraituz Zientzietako batxiler maila, Meatze Ingeniari eta Kimika Irakasle tituluak lortzen ditu. Hortik Parisera, bertan quinaren alcaloideei buruzko ikerketa bereziak eginaz Cloez ospetsuaren zuzendaritzapean. Bere ikerketak eta lan espezializatuak, Bulletin de la Société Politécnique de París bezalako aldizkarietan argitaratutakoak, Société Géologique de France erakundean onartua izatea ekarriko diote. Behin Colombian, 1885eko kanpainan dihardu. 1888an Meatze Eskola Nazionalaren zuzendaria da. Bere ibilbide politikoak 1884an Antiokiatik diputatua izatera darama eta 1880an eta 1890ean Bogotako Kongresukide da.