Albaitariak

Orúe Zubiaur, Angélica

Albaitari. Laudion jaio zen 1926ko azaroaren 26a. Luis Orue, ferratzailearen eta Maria Asuncionen alaba eta Tomas Zubiaur Cosmen albaitari arabarraren iloba.

Batxiler ikasketak Gasteiz-Vitorian bukatu ondoren, goi ikasketak Zaragozako Albaitaritza Fakultatean egin zituen (1946-1951 Promozioa.

Laguntzaile bezala, Madrilen, Abere-Biologia Patronatuko Zooteknia Zerbitzuko laborategian lan egin zue.

1955etik 1963ra bitartean Laudioko -Laudio (Araba) Ayala Kantzilerra Institutuan Natura Zientzien klaseak eman zituen eta Arakaldoko (Bizkaia) basetxe baten albaitari bezala lan egin zue.

Albaitari Titularren Kidegorako oposaketak gainditu ondoren, Moyara (Kanaria Handiak) bidali zuten 1963ko abenduaren 1etik aurrera eta lanpostu-tokialdaketei buruzko lehiaketengatik 1964an Kanaria Handiko Las Palmaseko hiriburuko udaletxera joan ze.

1964 eta 1970 urte bitartean irlako hainbat institututan irakaskuntza jardunean jarraitu zue.

1971an Kanaria Handiko Las Palmasen Babes Zibilerako Buru izendatua izan ze.

1977ko abenduaren 28an Bizkaiko Osasunaren Lurralde Buruzagitzan Albaitari Titular bezala lanpostua bereganatu zuen eta 1986an lurralde horretako Kanpo Osasunaren Ataleko Buru izendatua izan zen, kargu horretan bere erretiroa hartzea egokitu zitzaion 1991ko azaroaren 26ra arte izane.

1978an, Bilboko Vista Alegreko zezen plazan lanbidea egikaritu zuen lehen albaitari emakumea izan zen, zaldiak ikuskatzea.

2001ean, kolegiatuta egon zen euskal lurralde bakarra izan zuen Bizkaiko Albaitarien Bazkun Ofizialeko Txit Goreneko Ohorezko Lehendakari izendatu zute.