Irakasleak

Ortega Galindo de Salcedo, Julio

Irakaslea eta historialaria. Atienzan jaio zen (Guadalajara) 1911ko abenduaren 12an eta Bilbon hil zen 1976ko otsailaren 10ean.

Doktorea Zuzenbidea eta Filosofia eta Letretan Zaragozako Unibertsitatean. 1940ean Bilbora etorri zen eta bertan Hezkuntza Ertaineko Institutu Nazionalean Geografia eta Historiako katedra bete zuen. Gainera Deustuko Merkataritza Unibertsitatean Zuzenbidearen Historia eta Geografia Ekonomikoko irakaslea izan zen.

Hainbat kargu bete zituen, esaterako, Bizkaiko Artxibo Historikoaren Patronatuko bokala eta Eusko Ikerkuntzarako "Julio Urquijo Taldearen" Presidenteordea.

Hainbat aldizkari berezitan artikuluak argitaratu zituen, esaterako, Zumárraga, Información, Revista de Vizcaya eta Estudios de Deusto. Gainera, zenbait liburu idatzi zituen:

  1. Gramática Portuguesa (1939)
  2. España primitiva a través de las monedas Ibéricas (1947)
  3. España en Europa al advenimiento de Carlos II (1949)
  4. Bilbao y su Hinterland (1951). "Daniel Aresti y Torre" Ekonomia Saria
  5. Los caballeros Corregidores del Señorío de Vizcaya (1951)
  6. Estudios de la historia de Vizcaya en los siglos X al XII (1971) Eusko Ikaskuntzako "Basaur" Saria
  7. Orígenes y naturaleza de Vizcaya (1971)
  • García Sanz, Sinforiano. "Julio Ortega Galindo". Biografía de gentes de Guadalajara [Blog]. [Kontsulta data: 2014.05.27].