Kimikariak

Orduna Abadia, Calixto

Cascanteko (Nafarroa) farmazialaria, 1880an Nafarroako erakusketan aurkeztu zituen ekoizkinengatik zilarrezko dominaz saritua izan zen; aragokoan ere bi zilarrezko domina lortu zituen. Pariseko Erakusketa Unibertsalean ohorezko aipamenezko diploma ere jaso zuen. 1883an Errege Etxeko farmazialari gisa izendatua izan zen eta establezimenduan errege-armarriaren erabilera eman zitzaion. Cascanten 1.500 errealez ongintzaren titular bezala izendatu zuten, baina izendatze hori ez zuen lortu kontraesan batzuk gerta izanagatik.