Arkitektoak

Orbegozo, Gabriel Benito de

Pertsonaia bizkaitarra. 1808. urtean Bilboko kontsulatuko ordezkaria izan zen Espainolen Diputazio Nagusian; horrek Baionako Konstituzioa idatzi zuen eta Orbegozo sinatzaileetako bat izan zen. Arkitektura ikasten hasi zen Bilboko Marrazketa Eskolan eta sei ediziotan saritua izan zen, 1785etik 1791ra. Bilboko estilo neoklasikoko Atxuri ospitaleko proiektua egin zuen eta lehen harria 1818an jarri zen.