Instrumentugilea

Ondarra Quintana, Lorenzo

1931-11-20an Bakaikuan jaio zen organista eta konpositorea.

Altsasuko Kaputxinoen Seminarioan egin zituen eliz eta musika ikasketak. Azken hauek Donostiako kontsebatorioan hobetu zituen Escudero eta Garbizuren eskutik, bertan organo eta konposizioan karrera-amaierako sariak eskuratu zituelarik. Era berean, musika garaikideko ikasketak burutu ditu Suitza, Italia eta Alemanian.

Instrumentista, musika gaietako idazle eta Aita Donostiaren lan musikalen argitalpenetako laguntzailea izan da. Konpositore bezala ere saritua izan den lan zabala burutu du, azpimarratzekoa da 1969an Diálogos, hari eta organorako bi seikoterako, lanarengatik eman zioten Musikaren Saria Nazionala. Eliz-musika konposatu du, batez ere Gabonetarako, txistulari, koru, ahots eta talde-instrumentalerako bandentzat, flauta ezti eta organorako.