Albaitariak

Oñatibia Audela, Manuel

Albaitaria eta kultur sustatzailea. Oiartzunen jaio zen 1916ko Ekainaren 30ean, 1997ko Martxoaren 12an hil zen, 81 urte zituelarik.

Zaragozan Albaitaritzako ikasketak egin zituen. Gipuzkoan (Zarautz) jardun zuen.

1955ean "San Francisco de Asís" saria jaso zuen Contribución al estudio de la cistitis hemorrágica o hematuria de los bóvidos lanaren eskutik. Bere lan Catecismo del ganadero-rekin 1959an "Bizkaiko Aurrezki Kutxa" saria jaso zuen. Lan hau 1960an argitaratu zen.

Juan María Galarraga eta José María Aranzadirekin "Zabalegui" Landa Eskola sortu zuen Donostian. 25 urteetan zehar Baserritarrei, zehazki nekazari eta abeltzainei, zuzenduriko euskerazko irrati saioen arduraduna izan zen eta bertako hitzaldiekin liburu bat osatu zuen Baserria diru-bidean (1957) izenburupean.

Euskal Akademia den "Euskerazaintza"ren sortzaileetako bat izan zen. Bere anaia Yon-ekin batera Editorial Edili sortu zuen Donostian eta baita Usandizaga diskografika ere. Bere anaia Ignacio eta Luis Mendietarekin batera Saski Naski aldizkaria sortu zuen euskaraz.

Euskarazko Goiz Argi, Zeruko Argia eta Euskerazaintza aldizkarien parte hartu zuen. Baita, era berean, Espainiako Gerra Zibilaren aurretik La Voz de Navarra eta El Día egunkarien, ere.

Bergaran egindako Euskaltzaindia kongresuan Herriko euskararen biziraupena defendatu zuen euskara batuaren aurrean. Bere anai Yon, Joxe eta Dionixiorekin Zaragozako "Eusko Ikasleak" disziplinan aktiboki parte hartu zuen dantza eta txistua irakasten.

El matrimonio es así liburuaren egilea da. Sei hilabetez bere anaia Yon-en "Euskadi Group"-en parte hartu zuen txistulari, dantzari eta abeslari gisa Kanada, Estatu Batuak, Kuba eta Puerto Ricon zehar.

"Oñatibia'tar Yon Ikastetxea" akademia sortu zuen Donostian. Oiartzungo "Luistarrak" elkartearen lehendakari zenean "Garbialai" elkartea sortu zuen futbol, pelota eta txirrindularitzako sailekin. Maritxu Barriolarekin elkarlanean aritu zen Gipuzkoan poxpoliñen taldeak sortuz. Euskal Sena delako ikuskizunaren sorkuntzan ere lagundu zuen. Bertan, dantza eta abesti herrikoiez gain, bere anaia Yon-ek sortutako beste hainbat abesti ere aurki daitezke, hala nola, Arrantzaleen poema.

70 urte inguru zituela Albaitaritzako eginkizunetatik aldendu zen.