Abesbatzak

Oinarri Gazte Abesbatza

Jose Luis Ansorenak sortu zuen 1976an. Errenteriako Orereta Ikastolan eta beste zenbait ikastetxetan koru-kantua bultzatzeko egin zuen heziketa-lanak, Oiñarri emakumezko koruaren sorreran izan zuen bere gailurra, haurren koruko kideak hazten hasi zirenean. Gazteen koru hau Andra Mari Abesbatzaren oinarria eta harrobia da gaur egun.

Era berean koru-zuzendaritza ikasteko eskola izan da eta bertatik balio handiko zuzendariak sortu dira.

Musikaste 79an (Errenteriako Musika Astea) neska-mutilen koru bihurtu zen eta orduz gero, kontzertu asko eman ditu bai Euskal Herrian eta baita Estatuan ere.

Torreviejako Polifonia eta Habanera Lehiaketan 1979, 1986 eta 1994an. Candás-eko (Asturias) Itsas Kantuen 1. Mostran 1980an.

Madrilgo Kultur Ministerioko Gazteriaren Zuzendaritza Nagusiak aukeratu zuen 1983, 1984 eta 1987an Cuenca-ko Polifoniako Gazte Topaketetan parte hartzeko.

Aviléseko Abesbatzen II. Lehiaketan 1985ean. Valentziako Abes-batzen VI. Jaialdian 1987an. Autoleko Abesbatzen Jaialdian 1989an eta 1996an. Hauetan bietan Lehenengo Saria irabazi zuen.

Arrigorriaga Abeslari Jaialdian 2001ean, ahots zurietan Bigarren Saria irabaziz. Errenteriako Gabon Abesti Sariketan Lehenengo Saria irabazi zuen 2001 eta 2006an.

Kontzertuak Alemanian, Burgosen, Zaragozan, Huescan, Usurbilen, Mutrikun, Donostian, etab...

Imanol Elizasu Lasak zuzentzen du gaur egun taldea.