Instrumentugilea

Ocón Arza, Juan José

1968an Donostian jaiotako zuzendari gipuzkoarra.

Donostiako kontserbatorioan egin zituen Konposizio eta Orkestra Zuzendaritzako ikasketak.

Karrera Amaierako Lehen Saria eskuratu zuen. Bi urteetan Txekiar Errepublikako Orkestra Zuzendarien nazioarteko lehiaketan zuzendari onenaren saria eta Ohorezko domina lortu zituen.

Karrera Amaierako Lehen Saria eskuratu zuen. Bi urteetan Txekiar Errepublikako Orkestra Zuzendarien nazioarteko lehiaketan zuzendari onenaren saria eta Ohorezko domina lortu zituen.

1999tik Euskadiko Gazte Orkestraren zuzendari titularra da. Moraviako Orkestra Filarmonikoa eta Letoniako Orkestra Nazionala zuzendu ditu. Hans Graf maisuaren laguntzaile-lanetan aritu da Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin.

Miguel de Oñateren Itziar, Eduardo Mocoroaren Leidor eta Aragüesen Jimmy Potxolo operak estreinatu zituen. Haurrentzako zenbait hezkuntza-programa ere zuzendu ditu Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin.