Atletismoa

OTXANDIANO ARANA, Rosa María

1951ko apirilaren 12an Arrasaten jaiotako atleta gipuzkoarra. Mediofonista, 4 aldiz irabazi zuen Espainiako Txapelketetan 800 metrotan (2 aire zabalean 1977 eta 1981ean, 2 pista estalian 1976 eta 1977an). 400, 800 eta 1500 metroetako euskal errekorrak hautsi zituen 56.62 (1979), 2.06.24 (1981) eta 4.17.43 (1979) metroekin, Mediterraneoko Jokoetan (Split) 7. geratuz. Beste marka bat: 9.58.0 (1981) 3000 metrotan. Nazioartean 18 aldiz.

José Mª GARCÍA MARTÍNEZ DE MURGUIA (2007)