Jaialdiak-Ekimenak

Nazioarteko Folklore Jaialdia. Portugalete

Aspalditik, ahozko tradizioak eta gorputz-espresioak mundu osoan urteko saio desberdinetan egiten diren jaialdietan dute beren adierazpenik gorena, eta ekitaldi horiek helburu argia daukate: kulturen ondarea publikoari erakustea.

Era berean, talde-birak, euren sorterriko trebetasunak erakusten dituzten abeslariak, dantzariak eta musikariak biltzen dituzten heinean, enbaxada kulturalak ere badira, eta egun batzuez, herri bateko ordezkari eta adierazle bihurtzen dira.

Elai-Alai Dantza eta Musika Taldea ez dago kultura arteko formula horretatik kanpo, eta XX. mendeko 70eko hamarkadatik, folklore-jaialdia antolatzen du, Portugaleten. Horrela, hiribilduak ateak irekitzen ditu, eta Portugaleteko jaialdia Euskal Herri osoko jaialdi bilakatzen da.