Konposatzaileak

Navarrus, Michael

1563an Iruñean jaiotako kapera maisu eta konpositorea.

Bere lanak Michael Navarrus izenaz sinatzen zituen, nahiz eta bere benetako izena Miguel de Echarren y Navarro zela uste.

1595 urte aldera Iruñeko katedraleko kapera maisua bezala agertzen da. Leon eta Salamancako postuak betetzeko asmoa izan zuen baina azkenik Calahorrakoa eskuratu zuen. 1608an Iruñeko katedralean berragertu zen, non batzuetan kapera maisua deitzen dioten. Nahiz eta aldi berean Juan de Aldaba agertu postu horretan, hau 1616an hil zen arte. Iruñean bizi izan zen garai honetakoan dira bere lan gehienak: koru bat eta bi korurako hamasei Magnificats, bezperetarako zenbait salmo, Ama Birjinari bi motete eta Salve bat.

Bere estiloa nahiko kontserbadorea da eta zortzigarrena konponbidetzat duen seigarren-handitua erabiltzen du. Hau garaiko estilo barroko berrirako aurrerapena dela kontsideratu arren, testua Erdi Aroko eran idatzita dago, melodiari egokitu gabe. Paisaia tekniko batzuk konplikatu eta bikainak diren arren, bereziki kanonei dagokienez, paisaia zoragarrienak Magnificateko "Et misericordia" bersetean egokitzen diren hiru ahotsetarako kontrapuntuetan daude. Azpimarratzekoak dira baita Surge, prospera motetea eta Salve Regina.

  • SAGASETA ARÍZTEGUI, Aurelio. "El polifonista Michael Navarrus (ca.1536-1627)". Non: La música en la catedral de Pamplona. 1. libk. Iruñea: Musika Kapera. Iruñeko katedrala, 1983.
  • SAGASETA ARÍZTEGUI, Aurelio. "Navarro, Miguel [Michael Navarrus, Miguel de Echarren y Navarro]". Non: CASARES, E. (zuz.): Diccionario de la Música Española e Hispanoamericano. [Madril]: Egile eta Editoreen Elkartea, 1999. 7. t., 994-5 orr.
  • Bere lan batzuk Eresbil artxiboan daude.