Eskultoreak

Narzabal, Gabriel

1954an Irunen jaiotako eskultore gipuzkoarra.

1982an Aurrezki Kutxa Probintzialaren aretoan jarri zuen bere obra ikusgai. Urte berean Donostian ospatu zen Artista Hasiberrien XXIII. Lehiaketa irabazi zuen.

Irungo Udalak eskatuta, 1984. urtean Laiak izeneko eskultura egin zuen, Oxinbiribil pasealekuan dagoena. Eskultura Corten altzairuan egin zuen, 4,5 metroko altuera du eta bederatzi tonako pisua. Anaka 1881 kultur elkarteko kide izaki, elkarte horrek sarituak aintzatesteko erabiltzen duen Soroxarta eskultura egin zuen.