Monarkia eta noblezia

Nafarroako Blanka II

Nafarroako Erregina. 1924an Oliten jaiotako erreginagai nafarra, 1461etik 1464ra arte Nafarroako erregina atxilotua izan zen.

Bere aita Aragoiko Juan IIa izan zen eta bere ama Nafarroako Blanca I. 1440an bere bigarren lehengusua izan zen eta Gaztelako Enrike IV, Inpotentea, bezala historiara igaro zen Enrike Jaunarekin ezkondu zen.

1453an Gaztelako erregeak zapuztu egin zuen, "eragin txarrei eskerreko elkarrekiko inpotentzia" aitzakia ezarri eta dibortzioa urte horretako maiatzaren 11an gauzatuz. Gerora, Enrike berriz ezkondu zen.

Infanta nafarra bere aberrira arbuiatuta eta Gaztelan zituen ondasunik gabe itzuli zen eta, horren ondorioz, Juan IIa mantendu beharrean izan zen, nahiz eta ardura handiegirik izan ez omen zen, Bianako Printzearen arreba zen alaba horrenganako ezinikusia sentitzen baitzuen. Juan IIaren eta Blanca Anderearen hirugarren alaba zen Leonorrek ere, ez zuen begi onez ikusten. Bestalde, bere ugazama Juana Enrikezen ardura bakarra bere semea Nafarroako erregetzan jartzea zen.

Hil aurretik, Bianako Printzeak, oinordeko izendatu zuen, horrela tituludun erregina zen bere amaren testamentua baietsiz. Baina Oliteko gorte horietan hitzartutakoa gorabehera, Lizarrako agaramontarren gorteek nahiago dute (1457) boterea Juan IIaren eskuetan izatea eta gero Leonor, bere arrebaren eskutan.

Bianako Printzea, pozoitua izan zela pentsatzera daraman egoera erabat susmagarrian hil ondoren, Blanca bakarrik gelditzen da. Oliten atxilotuta dago, bere aita Leonor eta bere senarra zen Foixko Gastoni eman arte, Blancaz erabat libre geldituz. Bere etsairik txarrenen jaurerria izan zen Bearnera daraman bidaiaren ibilbidean, bere heriotza nahi zutenaz jabe izanik, bahiketagatik (1462ko apirilaren 23, Orreaga) idatzizko protesta bat egiten du. Egun batzuk beranduago, Donibane Garazin, bere testamentua ematen du, erreinuaren dohaintza eta lagapena Gaztelako Enrike erregeari, bere lehengusua, emanez. Horrela, bere oinordetza Foixko Kondesari eragotzi zion eta, aldi berean, Aragoiko Juan IIak eta Frantziako Luis XIk Nafarroako oinordetzari buruz bere lepo hitzartutako itunagatiko protesta bideratu zuen. Bere bizitzako azken egunak Orthezeko Moncada (Bearne) dorrean sartuta eman zituen. 1464ko abenduaren 2an hil zen. Lescarreko eliza katedraleko panteoian lurperatua izan zen.